Senpere

Koordenatuak: 43°21′24″N 1°33′02″W / 43.3567°N 1.5506°W / 43.3567; -1.5506
Wikipedia, Entziklopedia askea
Senpere
 Lapurdi, Euskal Herria
Senpereko Jondoni Petri eliza


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofiziala  Saint-Pée-sur-Nivelle
AuzapezaDominique Idiart ( DVG)Christine Bessonart (2008-2014)
Posta kodea64310
INSEE kodea64495
Herritarrasenpertar
Kokapena
Koordenatuak43°21′24″N 1°33′02″W / 43.3567°N 1.5506°W / 43.3567; -1.5506
Map
Azalera65,08 km2
Garaiera10-227 metro
Demografia
Biztanleria6.888 (2018:  68)
alt_left 3.458 (%48,2) (%47,3) 3.391 alt_right
Dentsitatea92,29 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,37
Ugalkortasuna[1]‰ 50,57
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,61 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,51 (2011)
Langabezia[1]% 5,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 20,19 (2010)
Erabilera% 2,45 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.saint-pee-sur-nivelle.com

Senpere Lapurdiko erdialdeko udalerri bat da, Uztaritzeko kantonamendukoa, Lapurdi Erdialdekoa. Lapurdiko udalerri handienetakoa da hedaduraz.

Seinale elebiduna.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren izena gaur egun Senpere da euskaraz, Saint-Pée-sur-Nivelle frantsesez, Sent Pèr de Nivela okzitanieraz eta San Per d'Ibarra aragoieraz. Historian, izenak itxura hauek izan ditu:[2]

  • Sanctus Petrus d'Ivarren (1233, Baionako eskutitzak[3]),
  • S-Pé (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eskutitza),
  • Sainct-Pee de Labour (1690[2], Cantelliren eskutitzak),
  • Saint-Pee-d'Ibarren (1736[2], Baionako elizbarrutiaren erregistroa[4]) eta
  • Beaugard (1793[2]). Batzuetan Saint-Pée-d'Ibarren ere izan du izena[5], egun Ibarron auzoak mantendu duen izena.

Auzoen toponimoak ere urteen joanean aldatu dira:

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru ibai aipagarrik gurutzatzen dute udalerria:[8] Urdazuri, Ixakahandia erreka eta Uhabiak.

Udalerriko lurretan, Urdazuri edo Ugarana ibaira (frantsesez: Nivelle) Lizuniako, Opalazioko, Uzkaingo, Arraioko, Xuhailko, Etxeberriko , Tontoloko eta Amezpetuko errekak isurtzen dira.

Uhabia ibaia aldiz, udalerriko lurretan bertara isurtzen diren Zirikolatzeko erreka (eta bere ibaiadarrak), Besaingo erreka eta Uroneko errekaz elikaturik dago.

Ostolapeko erreka, Basarun ibaira txikira isurtzen da udalerriko lurretan.

Urloko erreka, Errobi ibaiaren zeharkako ibaiadarra dena ere udalerritik igarotzen da.

Horretaz gain, herrigune nagusitik ekialdera Senpereko aintzira dago.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1790ean, Senpere Uztaritzeko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen. Kantonamendu horretan, Ahetze eta Senpere udalerriak zeuden sarturik.[2]

Uholdeek herrian kalte handiak egin dituzte, 1983ko abuztuaren 26an eta 2007ko maiatzaren 4an, besteak beste.[9]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senpereko merkatua XIX. mendean hasi zen garrantzia hartzen, Sarakoaren bizkarrean[5]. Udalerria Ezpeletako piperraren sor-markaren lurraldearen barruan dago.

Udalerrian 1983an, Woolmarken logoa osatzen zuten ardien fotografia atera zuten[10].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdialdean 2.700 biztanle izatera iritsi zen Senpere. Hurrengo hamarkadetan, berriz, beheranzko joera txikia izan zuen biztanle kopuruak eta 1960ko hamarkadan 2.200 biztanleraino jaitsi zen. Haatik, ordutik aurrera biztanle emendio handia gertatu zen eta XXI. mendearen lehen hamarkadarako populazioa ia hirukoiztu zen, 6.000 biztanleen maila gaindituz.

Senpereko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Auzapeza Alderdia
1892-1919 Pascal Lahetjuzan
1919-1935 Dominique Dufau
1935-1941 Gratien Dorrisboure
1941-1944 Bernard Bastres
1944-1953 Gratien Dorrisboure
1953-1977 Charles Cami
1977-1995 Germain Ezponda
1995-2001 Pierre Hirigoien
2001-2014 Christine Bessonart [11]
2014- Pierre-Marie Nousbaum DVD

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senperek baditu haur-eskola bi —publikoa eta pribatua (Saint-Joseph)—, kolegio pribatu bat (Arretxea), nekazaritza-lizeo pribatu bat (Saint-Christophe) eta ikastola[12] bat.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D3, D4, D255, D305, D307, D855, D856 eta D918 departamendu errepideak udalerritik igarotzen dira.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senpereko Josep Zuburu[13] (Ahotsak[14] proiekturako)

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an, 2.422 biztanleetatik 2.050 euskaldunak ziren, herriko euskalkia lapurtera izanik[15]. Uztarite inguruko hizkera[16][17] mintzatzen da herrian.

Phillippe Veyrinek[5] herria buruzko euskarazko esaera zahar hau aipatzen du: Senpertarrak, belhaun buru handiak.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gantxiki Harotza senperetar gazteak 1857 edo 1858an, eskumuturrean gaztainondoko adarrak jarri eta xistera asmatu zuen.[5]

Herriko Saint-Pée Union Club errugbi taldeak Frantziako 3. maila federalean jokatzen du.

2018ko Frantziako Tourreko azkenaurreko etapa bertan abiatu zen, uztailaren 28an.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senpereko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, Jondoni Petri egunez.

Horrez gain, urtero Seaskak antolatutako Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaialdia bertako aintziraren inguruan ospatzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senpertar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b c d e f g h i j Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque
  3. Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. 1736ko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. a b c d e f Philippe Veyrin Les BasquesArthaud, 1975, ISBN 2-7003-0038-6
  6. Languedocen baimenak, Artxibo inperialak, PP, 45
  7. Nafarroako Erresumako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8. Sandre datu-basea
  9. Franck Dolosor: Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari. Elkar, 2009. Ikus 147. or.
  10. Stratégie.fr : Woolmark
  11. Bessonart zerrenda independente baten izenean izendatu zuten auzapez. Zenbait hauteskundetan MoDemen zerrendetan joan izan da.
  12. Henri Duhau, Senpereko ikastolaren hastapenak, 2011
  13. «Zuburu, Josep - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  14. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  15. Auñamendi Entziklopedia: Senpere
  16. «Uztaritze ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  17. «Senpere - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  18. Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010. Ikus 9. or.
  19. Palissy datu-basea
  20. a b Henri Duhau: Dufau bi anaiak, Elkar, 2006
  21. Hiri senidetuen urtekaria

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi