Edukira joan

Senpronia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Senpronia
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. II. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, ezezaguna ( urte)
Familia
AitaTiberio Sempronio Grako (kontsula K.a. 177an)
AmaKornelia Afrikarra
Ezkontidea(k)Eszipion Emiliano
Haurrideak
LeinuaSempronii Gracchi (en) Itzuli
Jarduerak

Senpronia (K.a.170101) Erromako Errepublikaren amaierako emakume erromatar noblea da, Tiberio eta Gaio grakotarren arreba eta Eszipion Emiliano jeneral eromatarraren emaztea.

Senpronia Tiberio Senpronio Grako eta Kornelia Afrikarraren seme-alaben artean zaharrena izan zen eta guztien artean bizirik geratu zen bakarra[1][2][3]. Bere anaia gazteak Tiberio Grako eta Gaio Grako politikari ospetsuak izan ziren, senatua ahultzeko eta demokrazia indartzeko erreformekin konprometituak. Amaren aldeko aitona-amonak Eszipion Afrikarra jeneral erromatarra eta haren emazte Emilia Paula dira; amaren aldeko osaba handia Luzio Emilio Paulo Mazedoniko jeneral erromatarra da. Bere aita jeneral ospetsua zen, zentsore zorrotza, baina oso ezaguna.

Senpronia Erroman jaio zen K.a. 170 inguruan. Amak hezi eta hazi zuen. Aita bat-batean hil zen K.a.154. urtean. Litekeena da oraindik bizirik egotea, Senpronia bere amaren lehengusu Eszipion Emiliano Afrikarrarekin[4][5], Eszipion Afrikarrarekin, ezkondu zenean, lehengusua adopzioz (amaren osabagatik). Aita hiltzean, anaia gazteak Eszipiondarren etxera eraman eta han hezi zituzten. Ezaguna da Eszipionen Zirkulua, hau da, filosofo, poeta eta politikari erromatarren taldea, Korneliak, Tiberio, Gaio Grako eta Senproniaren amak, eta Eszipion Emiliano suhiak babestu zutena, K.a. II. mendearen erdialdetik aurrera. Senproniak 17 edo 18 urte zituenean, eta seguru asko K.a. 151an (Eszipion Gaztea Hispaniara ateratzen denean), Eszipion Emilianorekin ezkondu zen.

Historiagile batzuen arabera, Eszipionek eta Senproniak ez zuten ezkontza zoriontsua izan. Ez dute elkarrenganako erakargarritasunik, eta Eszipion bere edertasun ezaz eta antzutasunaz kexatzen da. Senproniak ez zuen seme-alabarik izan. Ez da ezer heldu bere Bizitza pribatutaz edo izaeraz.

K.a. 129an, inongo eritasun aurrekaririk gabe, Eszipion Emiliano ohean hilda aurkitu zuten. Bere gorputza presaka erre zuten, Eszipiondarren artean ohi bezala lurperatu beharrean. Hil egin dutenaren zurrumurrua zabaltzen da. Senpronia emazte eta Kornelia Afrikarra amaginarreba susmagarriak dira[6].

Senarra hil ondoren, Senpronia amarekin bizitzera joan zen. 121. urtean, bere anaia txikia hil ondoren, Tiberioren oinordeko bihurtu zen (haren hiru seme-alabak gazte hil baitziren), Senatuak konfiskatu zituen Senproniaren ondasunak. Haren ama, Kornelia Afrikarra, urte hartan bertan geroago hil zen, eta ondasunak utzi zizkion Senpronia biloba txikiari. Senpronia K.a. 102-101. urtean artean bizi da, Tiberio Grakoren seme ez-legitimoa zela zioen pertsona batek epaitegian testigantza ematera behartu zuenean. Hau berak haserre ukatu zuen[7][8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Apiano. «Gerra zibilak I, 20» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  2. Tito Livio. «Ab urbe condita liber, Periocha LIX» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  3. Zizeron, Pro Milone
  4. «Le temps des Généraux» remacle.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  5. (Frantsesez) Universalis, Encyclopædia. «GRACQUES (LES)» Encyclopædia Universalis (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  6. (Frantsesez) Rollin, Ch. (1838). Oeuvres complètes avec notes et éclaircissemens sur les sciences, les arts, l'industrie et le commerce des anciens. (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  7. (Frantsesez) Rollin, Charles. (1752). Histoire Romaine Depuis La Fondation De Rome Jusqu'À La Bataille D'Actium: C'est-à-dire jusqu'à la fin de la République. Estienne & Fils Et Desaint & Saillant (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  8. (Frantsesez) Sabbathier, François. (1774). Dictionnaire Pour L'Intelligence Des Auteurs Classiques Grecs Et Latins, Tant Sacrés Que Profanes: Contenant La Géographie, L'Histoire, La Fable, Et Les Antiquités. Seneuze (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]