Edukira joan

Gaio Grako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaio Grako

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - K.a. 121
Tribuno militar

K.a. 134 - K.a. 133
triumvir agris dandis assignandis (en) Itzuli

K.a. 133 - K.a. 121
Kuestore

K.a. 126 - K.a. 126
1. Plebearen tribunoa

K.a. 123 - K.a. 123
2. Plebearen tribunoa

K.a. 122 - K.a. 122
triumvir coloniis deducendis (en) Itzuli

K.a. 121 - K.a. 121
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 154
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 121 (31/32 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaTiberio Sempronio Grako (kontsula K.a. 177an)
AmaKornelia Afrikarra
Ezkontidea(k)Licinia (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSempronii Gracchi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
KidetzaGracchi (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Populares

Gaio Grako (latinez: Gaius Sempronius Gracchus; K.a. 154K.a. 121) politikari erromatarra izan zen. Tiberio Grakoren anaia gaztea zen. Bera bezala, erreforma-politikoa hasteagatik Senatuko alde atzerakoienak hil egin zuen.

Grakotarrak, garaiko familia garrantzitsuenetakoa zen, aberatsa eta ospetsua. Bere ama, Kornelia Afrikarra, Eszipion Afrikarra Zaharraren alaba izan zen, eta bere arreba Eszipion Emilianorekin ezkondu zen.

Anaiak sortutako iskanbilaren aurrean, laborantza erreforma bultzatzen saiatu zen. K.a. 132ko Tiberioren hilketak Grakotarren buru utzi zuen Gaio anaia. Ibilbide politikoa K.a. 126an hasi zuen Gaiok. K.a. 123an, plebearen tribuno izendatu zuten. Senatari atzerakoiak berehala ohartu ziren anaiak bezainbeste arazo emango ziela. Are gehiago, Gaioren erreformak ez ziren laborantza arloan mugatzen: aberatsek ilegalki lortutako lurrak txiroen artean banatu beharko lirateke, gariaren prezioak murriztekoak ziren...

Gaio Grakoren erreforma-programa anaiarena baino askoz zabalagoa izan zen. Bere proposamenek finantza publikoak, justizia-auzitegia armada, gobernu probintziala, elikagaien hornikuntza, pertsonen estatutu juridikoa... aldatu nahi zituzten. Inoiz Tiberio izan zenaren itzaltzat hartu bazen, Kaio ezagutzeko ditugun iturriak askoz urriagoak eta zehaztugabeagoak direlako izan da.[1]

Tiberio bezala, Gaio Grako ez zen iraultzailea, eta ez zen antzinako Erroma demokrazia irekia egiten saiatu. Estatu gizon zen batez ere, eta egiturak modernizatzen lagunduko zuten erreformak sartzeko beharra ikusten zuen, kontuan hartuta, Erroma, Italiako hiri-estatu izatetik, lurralde zabalak hartzen zituen lurralde-inperio izatera denbora gutxian igaro zela.[1]

K.a. 122an, Gaiok tribuno kargua lortu zuen berriro, Erromako behe-mailakoek aho batez sustatuta. Hirugarren aldiz saiatu zen, baina arrakastarik gabe. Aldakuntza guztien geldiketa mugitzeke ikusi beharrean, indarra erabiliz erantzun zuen Gaiok. Senatuak estatuaren etsaitzat jota, doi-doi ihes egitea lortu zuen. Atzerakoien armadak inguratuta, bere buruaz beste egin zuen.[1] Horren ondotik, 1.000 jarraitzaile inguru hilarazi zituzten eta haien etxaldeak bahitu.

Gaiok alaba bat utzi zuen, zein Fulvio Flakorekin ezkondu zen. Horren alaba, Fulvia, Publio Klodio Pulkerren eta gero Marko Antonioren emaztea izan zen.

Grako anaien ama Korneliak, semak aurkezten dizkio lagun bati, "Hauek dira nire altxorrak" esaten duen bitartean. Angelika Kauffmann, 1785

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Gaztelaniaz) Hernández, Óscar. (2020-07-03). «Cayo Graco, el político romano que defendió al pueblo hasta la muerte» HISTORIAE (kontsulta data: 2026-03-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]