Sentikur
Sentikurra edo emotikonoa oinarrizko ASCII karaktere errenkada (edo irudi txikia) da, hala nola :-), ;o), ^_^ edo :-(, giza aurpegiera edo sentimendu bat irudikatzeko balio duena. Horregatik aurpegiera izena ere hartzen dute. Emotikonoak interneten erabiltzen den para-hizkuntzaren zati da; e-posta mezuetan, internet foruetan, berehalako mezuetan (txat edo mezuketak) erabiltzen dira, esaldi motz eta bakunak erabiltzen direnez gaizki-ulertuak saihesteko. Hainbat lekutan irribarretxoa ere erabiltzen da.
Emotikonoak ulertu edo irudikatzen duten sentimendua ikusteko, burua ezker aldera okertu behar da. Horrela, emotikonorik oinarrizkoena :-) da, non : begiak diren, - sudurra eta ) ahoa. Sarri begi-aho bikotea bakarrik agertzen da, hau da :) ikurra.
Zutikurrak edo bertikonoak Asia ekialdeko emotikonoak izendatzeko erabiltzen dira, burua ez baita ezker aldera okertu behar irudia ulertzeko.
Oinarrizko sentikurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]:-) pozik :-( goibel ;-) begi keinua :-D algaraka :-P mihia kanpoan
Ez hain klasikoak:
:-X mutu :-* muxu :-O garrasika |-O aho zabalka :-o harrituta :-° txistuka :'( negarrez 8-) betaurrekoduna :-\ zalantzan =:-/ punky +:-| Aita Santua :-E oldarkor (haginak erakusten) :-€ banpiro
Sarri, sudur gabe idazten dira:
:) pozik :( goibel :D algaraka XD barrez lehertzen
Zutikur edo bertikonoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zutikurrak (zut edo zutik + ikur) edo bertikonoak (bertikal + ikono) Japonian erabiltzen diren sentikurrak dira. Izenak dioen bezala, irudia zutik agertzen da eta ez da zertan burua alboratu behar. Kao Maaku izena ere hartzen dute. Irudi horiek manga marrazkien antza handia dute.
(^_^) edo (^^) edo ^^ pozik (^-^) barrez (;_;) negarrez (@_@) edo O.o edo O_ô edo =.= harridura =^.^= edo >^.^< katua, (eta horrenbestez politta edo pottokoa) :3 tximua (eta horrenbestez, bihurria) d^o^b pozik (erpuruak goruntz) ' edo " gehitzen dira lotsa-edo adierazteko adibidez: ^^' edo ^^" edo -_-' edo -_-" (manga marrazkietako izerdi tanta handia)
Garapena: ASCII karaktereetatik aurpegi horietara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ASCII karaktereekin egiten ziren emotikonoek aurpegi horiekin egiten ziren irudiak ekarri zituzten. Emozioak modu grafikoan erakusteko sortutako irudiak.
Emotikonoak
Puntuazio markekin egiten ziren emotikonoen bilakaera dira egun hainbat aplikaziok eskaintzen dituzten aurpegi horiak, irribarretxoak eta beste hainbat emozio transmititzeko sortutako ikurrak dira.