Ser Anzoategui
Appearance
Ser Anzoategui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karen Michelle Anzoategui |
Jaiotza | 1979ko abuztuaren 31 (44 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Ser Anzoategui (Huntington Park, Kalifornia, 1979ko abuztuaren 31) aktore estatubatuarra da. Ezaguna egin zen Eddy pertsonaia gorpuzten Starz kateko Vida telesailean (2018-2020), eta Daysi Cantu pertsonaiarekin East Los High delakoan (2015-2016)[1].
Gurasoek Estatu Batuetara emigratu zuten Argentinatik eta Paraguaitik eta Los Angeles metropolitanoan jaio eta hazi zen Ser Anzoategi. Pertsona ez-binarioa da, genero neutroko izenordainak erabili ohi ditu ingelesez[2].
Loyola Marymount Unibertsitateko unibertsitatean ikasia da Anzoategui.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vida : el descubrimiento de la diversidad sexual, latina y femenina de Los Ángeles» Series para gourmets 2020-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «Ser Anzoategui» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).