Sergei Semionov (borrokalaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sergei Semionov (borrokalaria)
Bizitza
JaiotzaTula1995eko abuztuaren 10a (28 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakborrokalaria
Pisua130 kilogramo
Altuera187 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: sergey-semenov Edit the value on Wikidata

Sergei Viktorovitx Semionov,[1] zirilikoz Сергей Викторович Семёнов,[2] (Tula, Errusia, 1995eko abuztuaren 10a), 130 kiloko borroka greko-erromatarrean lehiatzen den kirolari errusiarra da.

Bi Udako Olinpiar Jokotan dominak eskuratu zituen; Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa, eta, Tokio 2020an (Tokio), berriro brontzezkoa (Rıza Kayaalp errusiarrarekin partekatua); bietan, borroka greko-erromatarrean; lehenengoa, Errusiaren izenean, eta, bigarrena, ROCen izenean; azken hau Mijaín López Núñez kubatarraren eta Iakob Kajaia georgiarraren atzetik. Kontuan izan behar da Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen izenean (Russian Olympic Committee) eta banderapean lehiatu zirela. [3]

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro Brasil Brasil 3. postua, brontzezko domina Gizonezkoa, borroka greko-erromatarra 130 kg.
2020 Tokio Japonia Japonia 3. postua, brontzezko domina Gizonezkoa, borroka greko-erromatarra 130 kg.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sergei Viktorovitx Semionov» olympedia.org (Ingelesez)
  2. Euskaltzaindia 156. araua
  3. "International Wrestling Database" www.iat.uni-leipzig.de Noiz kontsultatua: 2021-08-09. (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]