Sergio y Estíbaliz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sergio y Estíbaliz
Datuak
JatorriaBilbo (Bizkaia)
Musika motaFolk
Urteak1972 - 1993
Taldekideak
Estibaliz Uranga
Sergio Blanco
Informazio gehigarria
www.sergioyestibaliz.com
Musicbrainz: 1235bf45-400b-47de-93d0-da25d6c02c14 Discogs: 887194 Edit the value on Wikidata

Sergio y Estíbaliz euskal kantarien bikotea izan zen, gaztelaniaz kantati ohi zuena, Estibaliz Uranga eta Sergio Blancok osatuta. Mocedades taldeko kideak izan ondoren, karrera propioa izan zuten. Geroago, bat egin zuten berriro El Consorcio taldean.

1970eko hamarkada hasierako Bilboko giro musikal periferiko samarrean, musika oso interesgarria egiten nabarmendu zirela aipatu izan du Fermin Etxegoien kritikariak. The Mammas & the Pappas edo Simon and Garfunkel taldeek egiten zuten musikaren parekidetzat jo zitezkeen euskal bikotearen lehen diskoak, Etxegoienen ustez[1][2].

1975eko Eurovision abesti lehiaketan Espainia ordezkatu zuten. 19 parte-hartzaileren artean 10. geratu ziren Tu volverás abestiarekin (euskaraz, "itzuliko zara")[3].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sergio y Estíbaliz (1973)
  • Piel (1974)
  • Tú volverás (1975)
  • Quién compra una canción (1976)
  • Queda más vida (1976)
  • Canciones sudamericanas (1977)
  • Beans (1979)
  • Agua (1983)
  • Cuidado con la noche (1985)
  • Sí señor (1986)
  • Déjame vivir con alegría (1988)
  • De par en par (1989)
  • Planeta Tierra (1992)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «'Musikatea', otsailaren 23ko kantak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  2. «Musikatea (2012-2013) | Radio a la carta | EITB Radios» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  3. RossGeller21. (2011-07-08). España Eurovisión 1975 Sergio & Estibaliz - Tú volverás (10º Puesto - 53 puntos). (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.