Setter ingeles
Ingeles setter | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Ingalaterra |
Sinonimoak | Ingeles eper-txakurra |
Altuera | arra: 65 cm gutxienekoa arra: 68 cm gehienez emea: 61 cm gutxienekoa emea: 65 cm gehienez |
Kumaldiaren tamaina | 6,4 |
Katalogo kodea | 002 |
Ingeles setterra edo setter ingelesa txakur mota bat da, setter familiakoa. Talde honetakoak dira, orobat, irlandar setterra eta eskoziar setterra (Gordon setter).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Setterrak Frantzian Erdi Aroaren bukaeran du bere jatorria.
Ez dira bere jatorriak ondo ezagutzen, Edward Laverackek bere liburuan "Setterrak" (setterra hobetutako spaniel bat da)dionez, Ingalaterran seterra pointerra baino askoz lehenago existitzen zen. Ondorioz setterraren sorkutzarako ez zen pointerraren odola erabili. Ingalaterrara eramana izan zen non mota ezberdinak banatu ziren: Galiako setterra( edo Llandidloesko setterra), Anglesea setterra, setter irlandarra, setter txurigorria, setter gordona, Ossulton setterra...etab. Gaur egungo setter ingelesa XIX. mendeak jaiotzen da Edward Laveracken ahaleginen ondorioz(1789-1877), ehiza zalea eta setterrak hazten jardun zuena mende erdi bat baino gehiago 1825.urtean izandako setter ingeles bikote batetik hasita. Laverackek bere bizitza osoan, txakur hauekin, bakarrik bi edertasun lehiaketa irabazi zituen. Hiltzerakoan bakarrik arrazako 5 txakur zituen baina setter ingelesaren odola mundu erditik zabaltzea lortu zuen. Edward Laveracken lana bere lagun Richard Purcell Llewellinek jarraitu zuen (1840-1925), Laverackiri txakur pare batzuk erosi zizkion eta beste txakur batzuk lortu zituen setter gordon, irlandar setter eta beste jabeetako ingeles setterrekin nahasten edertasun handiko eta efikazia handiko txakur txikiagoak eta nekaezinak lortzen. Gaur egun bi setter ingeles daudela konsideratzen da: lehenengoa txakur handiagoak, edertasun lehiaketentzako egokiak diren arielekin, eta bigarrena txakur txikiagoak zelaietako ehizarako ezin hobeak. Azken honi askotan sertter Llewellyn esaten zaio. Famatua da arraza honetan "Perdigón" izeneko txakurra ehiza txapelduna Espania mailan 6 urte jarraian izandakoa. Ehizako txakurren entrenatzaile guztiak txakur hau izan zuten eredu. Arraza honetako lehen kluba 1890.urtean sortu zen, "English Setter Club"-a.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Setter ingelesa txakur indartsu eta erresistentea da. Belarriak ilez beteak ditu, masailen ondoan erortzen direnak. Buztana luzeera erdikoa da eta hau ere, ilez estalita dago. Ilea luzea du,zeta-antzekoa, izurtua eta beltz eta txuria, laranja eta txuria, marroia eta txuria edo 3 koloreetakoa izan daiteke. Arraza honen barruan bi barietate daude: haundia eta dotorea dena (espozizioetarako txakurra) eta bestea txikiagoa dena (ehiza txakurra).
Izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Setter ingelesa lasaia, leiala, esanekoa eta lagunartekoa da, baina batzuetan, setatsua ere izan daiteke. Goxoa da, ferekak gustoko ditu eta bakardadea gorroto du. Oso kide ona da umeekin jolasteko, haienkin pazientzia handikoa baita.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txakur hauek gehienbat galeperrak eta oilagorrak bezalako hegaztien ehizarako erabiltzen dira. Urmaelak gustoko dituenez uretako hegaztiak harrapatzeko ere erabiltzen dira.
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean, txakur hauek oso osasuntsuak dira, baina aladakako displasia, buztanaren apurketa, azaleko arazoak, arazo gastrikoak eta retinako artrofia progresiboa edo begi-lauzo bezalako gaixotasun okularrak izateko joera dute. Bizi esperantza arraza honetarako 10 eta 12 urte artekoa da baina gehiago bizi daitezke duten osasun eta bizitzaren arabera.
Oinarrizko zainketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilearen zainketa ezinbestekoa da azalaren zainketarako. Astean behin orraztu behar diogu ilea ile polita eta osasuntsua izan dezan. Batez ere udaberrian eta udan arretaz orraztu beharko dugu ankainak eta arkakusoak bezalako parasitoak ez dituela ziurtatzeko. Dutxarako orduan ez da komenigarria hilabetean bitan baino gehaigo bainatzea oso azal sentsiblea dutelako. Xaboi espezializatuak erabiltzea komenigarria da. Kontuan izan beharko ditugu ere belarriak eta hortzeria eta zinkintasuna ikusten dugunean. Hortzeria garbitzeko onena hortz eskuila batekin tartarra garbitzea da. Belarriak garbitzeko onena komuneko eskuohialekin edo komuneko paperarekin garbitzea da. Txakur mota honek loditzeko joera du, beraz, bere dieta kontrolatzea komenigarria da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Mundoanimalia bloga