Sevan aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sevan aintzira
Սևանա լիճ
Sevan aerial.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 1.900 m
Luzera 78 km
Zabalera 56 km
Azalera 1.270,7 km²
Sakonera 81 m
Bolumena 37.150 hm³
Geografia
Koordenatuak 40° 18′ 38″ N, 45° 20′ 57″ E / 40.310555555556°N,45.349166666667°E / 40.310555555556; 45.349166666667Koordenatuak: 40° 18′ 38″ N, 45° 20′ 57″ E / 40.310555555556°N,45.349166666667°E / 40.310555555556; 45.349166666667
Herrialdea Armenia
Lurraldea Gegharkunik
Babestutako-eremua Sevan National Park Itzuli
Hidrografia
Ur-emaileak
Betebidea
Hustubidea Lurrun eta Hrazdan
Arroaren azalera 3.647 km²
Mendizaletasuna

Sevan aintzira[1] (armenieraz: Սևանա լիճ, Sevana lich), Armeniako aintzirarik handiena da, eta mendiko aintziretan ere, munduko zabalenetarikoa. Aintziraren inguruko eremua babestuta dago, Sevango Parke Nazional gisa.

Aintzira osoa Gegharkunik probintzia barruan dago, Armeniako ekialdean. Hogeita zortzi ibai eta ur-laster doaz aintzirara; ur guztiaren %10 Hrazdan ibaiak drainatzen du, eta %90 lurrundu egiten da.

Antzinean Geghamgo itsasoa[1] deitua, Van aintzirari, Urmiakoari eta Sevangoari lehen Armeniako Itsasoak esaten zitzaien, multzoan; edozein modutan ere, gaur egun Sevan aintzira da osorik Armenia barruan dagoen bakarra.

Giza jardueraren eraginez ekosistema guztiz aldatu baino lehenago, aintzira 95 metro sakon zen, 1.360 km²-ko azalera zuen, 58 km³-ko bolumena eta 260 km-ko perimetroa. Altuerari dagokionez, berriz, 1.950 m-ra zegoen itsasotik.

Aintziraren ibarrean hiri hauek daude: Sevan, Gavar, Vardenis, Shorzha eta Tsovagyugh.

Giza jarduera aintziran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910. urtean ingeniari zibilek aintzira birmoldatzeko plana egin zuten: hasieran, sakonera 45 metro jaisteko asmoarekin; eta ura lurrak ureztatzeko eta zentral hidroelektrikoetan erabiltzekotan.

Stalinen agintepean plana aldatu egin zuten, ur-maila 55 m jaistekotan, 80 km-ko perimetroa uztekotan, eta bolumena 5 km³-tan; sikatutako inguruetan zuhaitzak sartzekoak ziren (haritzak eta intxaurrak), eta uretan amuarrainak botatzekotan, arrantza-industria indartzeko. Lanak 1933. urtean hasi ziren, eta Bigarren Mundu Gerraren eraginez geldik egon ziren arren, 1949an amaitu zituzten. Uraren maila urtean metro batetik gora jaisten hasi zen.

1956. urtean Stalinen garaia amaitu zenean, proiektua eta ondorioak aztertu ostean, uraren maila berriro igotzeko lanekin hasi ziren.

Orokorrean, Sevan aintzirako ur-maila lehen baino 20 metro beherago dago, eta 940 km²-ko azalera dauka.

Aintziraren ertzean hondartzak daude, baita hainbat eraikin eta monumentu ere (monasterioak, hilerria eta abar), antzinako aztarna arkeologikoak barne.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sevan aintzira