Urmia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Urmia
Irango udalerria
OrumiehFromPlane.jpg
Administrazioa
Estatua  Iran
Probintzia Mendebaldeko Azerbaijan
Geografia
Koordenatuak 37° 33′ N, 45° 06′ E / 37.55°N,45.1°E / 37.55; 45.1Koordenatuak: 37° 33′ N, 45° 06′ E / 37.55°N,45.1°E / 37.55; 45.1
Urmia hemen kokatua: Iran
Urmia
Urmia
Garaiera 1.332 metro
Demografia
Biztanleria 667.499 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0441
Ordu-eremua UTC+03:30
Webgune ofiziala

Urmia[1] (azerbaijaneraz: اورمو –اورمیه, Urmu, Urumiyə; persieraz: ارومیه‎, Orumijeh; kurdueraz: Wurmê), 1925-1929 bitartean Rezaiyeh, Irango ipar-mendebaldeko hiria da, Mendebaldeko Azerbaijan probintziako hiriburua. 2011n 667.499 biztanle zituen[2], gehienak azerbaijandarrak, azerbaijaneraz mintzatzen direnak; gutxiengo kurduak, armeniarrak eta asiriar kristauak daude.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urmia Irango ipar-mendebaldeko muturrean dago, Shahar ibaiaren ertzean, Urmia aintziratik 20 kilometro mendebaldera, Turkiako mugatik hurbil.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Urmia)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.4 18 26 26 30.6 36 38 38 35 30 22 17 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.6 4.8 10.4 16.8 22.2 27.5 31.2 31 27.1 20.1 12.2 5.7 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) −3.3 −1.5 4.5 10.5 15.5 20.2 23.8 23.1 19 12.5 6.1 0.4 10.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −22.8 −22 −19 −12 −1.6 4 10 8 3.4 −5 −13.4 −20 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −6.1 −4.8 −0.1 5.2 9.1 12.9 16.6 15.9 11.5 6.6 1.4 −3.2 5.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30.2 33.2 52.3 62.2 45.6 14.2 5.5 2.1 4.4 21.8 40 29.7 341.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.6 9.4 11.4 12.7 12 5 2.2 1.7 2.1 7.1 8.3 8.5 90
Elur egunak (≥ 1 mm) 8.5 7.5 3.7 0.8 0 0 0 0 0 0.3 1.5 5.5 27.8
Eguzki orduak 114 132.9 169.6 197.9 268.6 344.3 364 341.2 293.1 222.3 166.4 118.7 2733
Hezetasuna (%) 76 74 65 60 58 51 48 48 49 60 70 74 61.1
Iturria (1): worldweather[3]
Iturria (2): NOAA (muturrekoak, batez bestekoak, elurra, eguzkia, hezetasuna, 1961–1990)[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoroastro igarlea hiri honen inguruetan jaio omen zen.

XII. mendera arte, hiria persiar leinuena izan zen. 1184. urtean seljuktarren esku geratu zen eta, gerora, otomandarrek ere behin baino gehiagotan menderatu zuten, beren inperioaren ekialdeko mugan baitzegoen; hiriko arkitekturan eta ohituretan arrastoak utzi zituzten.

XIX. mende amaieran, kristau gutxiengo handia zegoen. Lehen Mundu Gerra hasi zelarik, milaka armeniar eta asiriar kristau babestu ziren hirian. Baina, 1914ko abuztuan, tropa otomandarrak eta kurduak ipar-mendebaldeko Iranen sartu ziren; ondoko hilabeteetan, asiriar herrixkak erre eta iheslariak sarraskitu zituzten. Urmian, esate baterako, 10.000 asiriar hil zituzten, eta beste 4.000 gosearen eta eritasunen ondorioz hil ziren, bortxaz deportatu zituztenean[5]. Asiriar genozidioa XX. mendeko sarraskirik handienetariko bat izan zen, 500.000-750.000 asiriar hil baitziren, gerra aurreko biztanleriaren hiru laurden[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urmia Aldatu lotura Wikidatan