Sexto Tarkinio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sexto Tarkinio
Tarquinius en Lucretia Rijksmuseum SK-A-1287.jpeg
Bizitza
Jaiotza ezezaguna, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Gabii (en) Itzuli, ? ( urte)
Heriotza modua giza hilketa
Familia
Aita Tarkino Harroa
Ama Tullia Minor
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak Ancient Roman politician (en) Itzuli eta Ancient Roman military personnel (en) Itzuli

Sexto Tarkinio, Antzinako Erromako pertsonaia bat izan zen, K.a. VI. mendekoa, Erromako monarkiaren amaiera aldekoa, Erromako azken errege izan zen Tarkinio Superboren semea eta bosgarren erregea izan zen Tarkinio Priskoren biloba.

Sexto Tarkiniok, Lukrezia bortxatu zuen, bere buruaz beste egin zuena, bere lehengusu Luzio Tarkinio Kolatinoren emaztea zena (Tarkinio Superboren iloba). Sexto Tarkinioren jokaera gaizkina, erromatar herriaren atsekabearen puntu gailena izan zen, eta erromatar monarkiaren amaierarekin eta Erromatar Errepublikaren sorrerarekin amaitu ziren matxinada batzuk sortu zituen.

Irudikapen artistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukreziaren bortxaketa eta bere buruaz beste egitea, zenbait alditan irudikatu da arte plastikoetan, horien artean, Tiziano, Rembrandt, Durero, Raffaello edo Botticelliren lanetan.