Sexu berekoen arteko ezkontza Euskal Herrian
Sexu berekoen arteko ezkontza Euskal Herrian legeztatuta dago gaur egun. XXI. mendearen hasieran legeztatu zen; ordu arte, ezkontza mota hori ez zegoen onartuta Euskal Herriko legedian, eta horrenbestez ezkonduen eskubide eta betebeharrik ezin zuten izan bikote homosexualek.
Ipar Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Euskal Herrian, Frantziako Errepublikako legeek arautzen dutenez, 2013ko maiatzaren 18tik legezkoa da sexu berekoen arteko ezkontza.
Hego Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hego Euskal Herrian, Espainiako Erresumako legeek arautzen dutenez, Iparraldean baino ia 8 urte lehenago lortu zen ezkontza mota honetarako eskubidea: 2005eko uztailaren 3an, zehazki.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak: Hegoaldean legezko eta Iparraldean bidean» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |