Edukira joan

Shogun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shōgun» orritik birbideratua)
Minamoto no Yoritomo, Kamakura shogunerriaren lehendabiziko shoguna (1192–1199)

Shogun (japonieraz: 将軍 shōgun?, ɕoː.gu͍ɴ ahoskatua) Japonian agindu zuten buruzagi militarrek hartzen zuten titulua da, berezko agintaria zen enperadorea baztertuta. XII. mendetik Meiji berrezarkuntzaraino izan ziren agintean.

Shogunak, teorikoki, enperadorearen agindutara izan behar zuen, baina egiaz bera zen botere betearazlearen buru nagusia, enperadorea rol espiritual batera mugatuta. Botere eskema hori Meiji enperadoreak (Mutsuhito) hautsi zuen, Meiji berrezarkuntzarekin (XIX. mendea), Yoshinobu Tokugawa azken shoguna boteretik kendu zuen iraultza odoltsuan.

Datu gehigarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Japan, The Story of a Nation, Edwin O. Reischauer, 1970

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]