Meiji enperadorea

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Meiji enperadorea
Black and white photo of emperor Meiji of Japan.jpg
Japoniako enperadore

1867ko otsailak 3 - 1912ko uztailak 30
Kōmei - Taishō enperadorea
Bizitza
Jaiotza Kyoto1852ko azaroaren 3a
Herrialdea Tokugawa shogunerria
Japoniar Inperioa
 Japonia
Heriotza Tokio1912ko uztailaren 30a (59 urte)
Hobiratze lekua Tokio
Familia
Aita Kōmei
Ama Nakayama Yoshiko
Ezkontidea(k) Shōken
Yanagihara Naruko
Sono Sachiko
Hashimoto Natsuko
Seme-alabak
Leinua Imperial House of Japan
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Lanbidea
Lanbidea kanta-idazlea
Jasotako sariak
Meiji shomei.png

Meiji enperadorea (明治天皇) (Kioto, 1852ko azaroaren 3a - Tokio, 1912ko uztailaren 30a), Japoniako 122. enperadorea izan zen. 1867-1912 bitartean erreinatu zuen.

Kōmei enperadorearen eta Nakayama Yoshikoren semea zen. Jaiotze izena Mutsuhito (睦仁?) zuen arren, Japonian, arbasoen antzera eta ohiturak agintzen duen bezala, hil ondoko izenez izendatzen da beti: Meiji.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutsuhito jaio zenean, 1852an, Japonia herri bakartua zen, industriaurrekoa eta feudala, non Tokugawa shogunerriak eta daimyōek botere handia zuten. Mutsuhito hil zenerako (1912), Japoniak iraultza politikoa, industriala eta soziala jasan zituen eta, horren ondorioz, herrialdearen eraldatzea etorri zen, munduko potentzia bilakatuz.

Monarkia parlamentarioa ezarri zuen, Japonia estatu moderno bihurtzeko asmotan. Inperioaren hedakuntzari hasiera eman zion, Txinan (Lehen Txina-Japonia Gerra, 1894-1895) eta Errusiako ekialdean (Errusia-Japonia Gerra, 1904-1905) garaipenak lortu eta Korea bereganatu (1910) ondoren[1].

Meiji berrezarkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meiji enperadorea Meiji berrezarkuntzaren buru sinbolikoa izan zen. Boshin gerra bezala ezagututako asaldaketan, Tokugawa shogunerria indar inperialek ezeztatu egin zuten. Horren ondoren, Meiji enperadoreak Japonia mendebaldar moldeko gobernu demokratiko bihurtu zuen. Honen ondorioz, Japon modernizatu egin zen, eta Pazifikoko beste herri batzuen gainetik jarri zen.

Meiji enperadoreak hartutako neurrien artean, ezagunenak dira hiriburua Kiototik Tokiora mugitzea, hezkuntza-sistemaren berritzea, Senatuaren ezarpena, Korearen anexioa eta Asanblea Nazionala inauguratzea, besteak beste.

Meiji enperadorea urte askoan bizi izan zen, eta agintean 40 urte baino gehiago igaro zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meiji enperadorea Aldatu lotura Wikidatan