Shahindokht Molaverdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shahindokht Molaverdi
Shahindokht Molaverdi 01.jpg
Irango presidenteordea

Bizitza
JaiotzaKhoy (en) Itzuli1965eko urriaren 23a (56 urte)
Herrialdea Iran
Hezkuntza
HeziketaShahid Beheshti University (en) Itzuli
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, abokatua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaXiismoa
Alderdi politikoaIslamic Iran Participation Front (en) Itzuli

Shahindokht Molaverdi, (persieraz: شهیندخت مولاوردی‎; Khoy, 1965eko urriaren 23), Irango emakume politikaria da. 2013tik 2017 arte Irango Presidenteordea izan zen. Haren kargu Emakumeen eta Familia Aferak zeuden.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shahindokht Molaverdi Shahid Beheshti Unibertsitatearen zuzenbideko fakultatearen diplomatua da. Bere ikasketen amaierako ikerketa emakumeek pairatzen duten biolentziaren ingurukoa izan zen. Halaber, Allameh Tabatabaeiko Unibertsitatean Nazioarteko Zuzenbidearen inguruko masterra egin zuen. 2007tik 2013 arte notario-bulego bat zuzendu zuen. 2013an, Hassan Rohani presidenteak Shahindokht Molaverdi presidenteordea izendatu zuen.[1] Emakumeen aferetan arduraduna bere jarrera moderatuak eskuin muturreko sektoreen kritikak areagotu zituen. 2017an, hiritarren eskubideen gaietan presidentearen laguntzaile berezia izendatu zuten.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]