Sibastarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sibastarrak
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaSibastarrak
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaMadeleine Jauregiberria

Sibastarrak pastorala Maritxu Neguelouk idatzitako lana da, 2023ko Uztailaren 30ean eta abuztuaren 4 eta 6an Urdiñarbe herriko lagunek taularatua non 180 herritarrrek parte hartu zuten. Madalena eta Jean Sibas anai-arreben istorioa jaso zuen pastoralak. Battitta Berrogain pastoral idazleak, aldi honetan errejent kargua du; Jean Charles Sans, aspaldidanik pastoral eta maskaradetan musikalari gisa aritu dena da kantore emailea, Sophie Larrandabürüren laguntzarekin; dantza eramaileak Iban Etchegoinberry eta Laurence Boissinot dira.[1]. Urdiñarben 1999an egin zen azken pastorala; bigarren hau Aitzina Be elkarteak antolatu zuen.

Madalena Jauregiberri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastoralak agerian emanen du Madalena Jauregiberri neska xiberotarrak bi mundu gerlak eta Espainiako Gerra Zibila bizi izan zituen eta hala ere, euskara eta euskal kulturaren alde lan egin zuen, baita emakumeen eskubideen alde ere. «Gerla garaian egindako borrokak, erresistentzian parte hartu izanak eta Euskal Herriaren aldeko mugimendu eta elkarteetan inplikatu izanak inspiratu gaitu» adierazi dute antolatzaileek.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]