Edukira joan

Sic semper tyrannis

Wikipedia, Entziklopedia askea
AEBetako Virginia estatuko armarria Sic semper tyrannis esaldiarekin.

Sic semper tyrannis (latinez: Honela beti tiranoei) Marko Junio Brutori egotzi ohi zaion esaldi ezaguna da[1]; Julio Zesar hil zuenean bota omen zuen erromatar senatariak.

Hamazortzi mende geroago, Abraham Lincolni Ford antzokian tiro egin eta ihes egiten saiatu zenean, John Wilkes Boothek ere esaldia oihukatu zuen, eszenari dramatikotasuna emateko asmoz edo; izan ere, Booth aktore ezaguna zen hiltzaile are ezagunagoa bihurtu baino lehen[1].

1996an Oklahoma Cityko eraikin federalaren aurkako erasoan 168 pertsona hil ziren. Timothy McVeigh egilea atxilotu zutenean Lincolnen irudia zeukan elastikoa zeraman soinean, eta irudiaren azpian esaldia: Sic semper tyrannis[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Nagore Irazustabarrena, «Sic semper tyrannis», Argia, 2014-05-04, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]