John Wilkes Booth

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Wilkes Booth
John Wilkes Booth-portrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Bel Air (Maryland)1838ko maiatzaren 10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Port Royal (Virginia)1865eko apirilaren 26a (26 urte)
Hobiratze lekua Green Mount Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua : bala zauria
Hiltzailea Boston Corbett (en) Itzuli
Familia
Aita Junius Brutus Booth
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bel Air High School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ingeniari mekanikoa, aktorea, idazlea eta antzerki aktorea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Protestantismoa

IMDB: nm6144028 IBDB: 84870
Find a Grave: 7377 Edit the value on Wikidata
John Wilkes Booth Signature2.svg

John Wilkes Booth (Bel Air, Maryland, 1838ko maiatzaren 10a - Port Royal, Virginia, 1865eko apirilaren 26a) estatubatuar aktore eta Abraham Lincoln presidentearen hiltzailea izan zen.

Junius Brutus Booth aktore ingelesaren semea izan zen eta bere bi anaia ere aktore izan ziren. Txikitan, zaldiketan eta eskriman nabarmendu zen. 14 urterekin ikastetxea utzi zuen eta 16 urterekin antzerkiaz eta politikaz interesatu zen. 17 urterekin hasi zen antzezten.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila hasi zenetik konfederatuzale eta esklabotzaren aldekoa agertu zen. Hegoaldeko porrotaren ondoren, Lincoln presidentea hiltzeko konspirazio batean sartu zen. 1865eko apirilaren 14an Washington Hiriko Ford Antzerkian bi tiro egin zizkion Lincolni. Gero agertokira salto egin eta Sic semper tyrannis oihukatu zuen. Gero antzokitik irten eta zaldiz ihes egin zuen. Hamabi egun geroago, apirilaren 26an, Virginiako etxalde batean inguratu zuten soldaduek. David Herold bere laguna harrapatu zuten bitartean, Booth tiroz hil zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]