Signal (monumentuak)
Itxura
Signal (monumentuak) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Yves-Marie Froidevaux (en) |
Sorrera-urtea | 1949 |
Ezaugarriak | |
Signal izeneko monumentuak hamar oroigarrik osatutako multzo bat dira, Normandiako Lehorreratzearen tokietan ezarriak. Yves-Marie Froidevaux arkitektoak proiektatu zituen, 1949an hasi ziren eraikitzen eta 1950eko hamarkadako lehen urteetan inauguratu ziren.[1] Monolito itxurako egiturak dira, ez guztiz berdinak, alde batean inskripzio elebiduna dutelarik frantsesez eta ingelesez (desberdina toki bakoitzean).
Honako herrietan daude: Carentan, Saint-Martin-de-Varreville, eta Sainte-Mère-Eglisen Mantxa departamentuan; eta Calvadosen Bénouville (Pegasus zubiaren ondoan), Isigny-sur-Mer, Graye-sur-Mer, Saint-Laurent-sur-Mer (Omaha Beach), Bernières-sur-Mer (Juno Beach), Ouistreham[2] eta Port-en-Bessinen (Utah Beach).[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bernieres-sur-Merreko alea.
-
Testuak dio: "Hemen 1944an Indar Aliatuetako heroiek Europa askatu zuten".
-
Sainte-Mère-Églisen ekitaldia, Lehorreratzearen 2012ko urtemugan.
-
Carentango alea, udaletxearen aurrean.
-
Blake Ortner jeneral estatubatuarra ekitaldi batean Omaha Beach-eko Signal oroigarriaren aurrean, 2016an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Les monuments» Airborne (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ fleg2012. (2016-09-07). Bernières sur Mer Histoire monument signal et place du 6 juin 1944. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Frantsesez) Monument Signal de la Libération de Port-en-Bessin. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).