Monumentu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leongo katedrala, Espainian ofizialki, Monumentu bezala izendatutako lehen eraikina (1844), bere kontserbazioaren larritasunaren ondorioz.

Monumentu bat (latinez monumentum, "oroitzapen"), justifikatutako balio artistiko, historiko edo soziala duen arkitektura lan oro da. Hitza, jatorrian, pertsonaia edo gertaera garrantzitsu baten omenez egiten zen eraikina adierazteko soilik erabiltzen zen, baina, hedapenez, hirigune edo landagune batean dagoen edozein eraikin historiko ere jaso du bere esanahian. Antzinatean, hitz hau bereziki hilobi-izaerako obrak adierazteko erabiltzen zen, eta Erromatar Inperioaren garaian, enperadoreari eta, orokorrean, bere gorteari eskainitakoa zen estatua edo obelisko bat izan ohi zen.

XX. mendearen amaieratik, eta ondare historikoari dagokion nazioarteko araudiaren erregulazioaren ondoren, kontzeptua hedatu da balio bereziko toki edo gertaera naturalak eta interes zientifiko, tekniko edo soziala duten lanak barnebiltzeraino.

« Iraganeko mezu espirituala daramatenak, herri bakoitzeko eraikin monumentalak, gaur egun, bere lurreko tradizioen testigutza bizia dira. Gizateriak, egunero, giza balioen batasunaren kontzientzia hartzen duelarik, amankomuneko ondaretza hartzen ditu, eta, etorkizuneko belaunaldietan pentsatuz, solidarioki, bere kontserbazioaren arduraduntzat hartzen du bere burua.  »

Erregulazio juridikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, monumentua, kultura ondasun kalifikazioaren barnean dauden bost mailetako bat da, Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legean (16/1985 Legea, 1985eko ekainaren 25ekoa) xedatu denez.

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian, monumentu historiko izendapena ematen die Kultura Ministerioak garrantzi historiko edo arkitektonikoa duten ondasunei.

Ordezkaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarri, monumentu klasikoenak (gotorleku, santutegi edo jauregiak), hiri edo nazio baten ikur bezala hartzen dira, eta identifikazio geografikoko bereizgarri suertatzen dira askotan. Honela, Florentziako Palazzo Vecchioa, Sevillako Giralda, Madrilgo Alcalako Atea, Granadako Fonelas herriko armarrian agertzen den Brontze Aroko estela, eta, Euskal Herriaren kasuan, Guggenheim Bilbao Museoa Bilbon, Loiolako Santutegia Azpeitian, Arantzazuko santutegia Oñatin, edo Gasteizko Andre Mariaren katedrala eta Andre Maria Zuriaren plaza Gasteizen, aipaturiko herri eta hirietako ikur dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monumentu Aldatu lotura Wikidatan