Silikona
Itxura
Silikona siloxanoaren polimeroa da, silizio- eta oxigeno-atomoak katean txandaka dituena; silizio-atomoari loturik talde organikoak izaten dira, hala nola metilo taldea (CH3).
Frederick Kipping kimikariak asmatu zuen 1900. urtean.
Silikonak fluidoak, kautxuak, erretxinak edo gantzak izan daitezke molekularen pisuaren eta polimerizazio-mailaren arabera. Polimeroak zuzenekoak edota gurutzatuak izan daitezke.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ura aldentzen dute bere ingurutik, kimikoki inerteak dira, labaingarriak dira, ez dute usainik ez kolorerik, eta egonkorrak dira goi-tenperaturetan.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estalki babesle eta isolatzaile elektriko antzera erabiltzen dira, besteak beste; baita gai iragazgaitzak egiteko eta pieza elektrikoak gordetzeko ere (silikona-txipak esaterako).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.