Silke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silke
Bizitza
JaiotzaMadril1974ko otsailaren 6a (47 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0395168 Allmovie: p281075 Edit the value on Wikidata

Silke Hornillos Klein, izen artistikoa Silke (Madril, 1972ko otsailaren 6a) espainiar aktorea da, 1990. hamarkadaren amaieran eta 2000. hasieran filme ugari egin zituena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita abokatua du eta ama alemaniar itzultzailea. Haurra zela gurasoak dibortziatu egin ziren eta Elke ahizpa eta Pelayo nebarekin batera aitarekin hazi ziren. Azkenengo urtean ikasketak utzi eta bidaiatzen hasi zen. Ingelesa ikasi zuen eta Indiatik zilarra ere ekarri zuen[1].

1992an Orquesta Club Virginia filmean paper txiki bat egiteko aukera izan zuen[2] eta Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian eman zuen izena[1]. 1995ean Julio Medem zuzendariaren Tierra filmerako aukeratua izan zen. 1995ean bertan ezagun bihurtuko zen Candela Peñarekin batera Hola, ¿estás sola? filmeko protagonista izan zenean[3], Icíar Bollaínen filmean[1]. Tierra 1996an atera zen eta emakumezko aktore debutari onenaren Goya Sarietarako izendatua izan zen[4].

Hurrengo urteetan atseden hartzea erabaki zuen eta Indiara itzuli zen, orduan lasaitasun bila[1]. Tarteka laburmetrai batzuk eta hainbat iragarki egin zituen, konpresa marka ezagun batenak, auto marka batenak eta Andaluziako elikagaien iragarkiak hain zuzen ere. Jantzi denda bat ireki zuen eta Drumbalo erropa marka sortu zuen[5].

Zinemagintzara itzuli eta 2001ean ¿Tú qué harías por amor? filmeko protagonista izan zen. 2004 artean film ugari egin zituen 2007an azkena egin zuen arte, La hora fría[6].

Gaur egun Ibizan bizi da. Ezkonduta dago eta alaba bat du.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1992 Orquesta Club Virginia Suediarra
1995 Hola, ¿estás sola? Niña
1996 Tengo una casa Kelly
1996 Tierra Mari Emakumezko debutari onena
(izendapena Goya Sarietan)
1997 Miranda hacia atrás Paula laburmetraia
1998 Black Bonnie Dimmick
1998 Diario para un cuento Anabel Argentinako filmea
2000 La cartera laburmetraia
2000 Km. 0 Amor
2000 Almejas y mejillones Inma
2000 Felicidades Laura
2001 Dentro Susana
2001 ¿Tú qué harías por amor? Sira
2001 Tuno negro Alex
2001 Tre mogli Billie Filme italiarra
2003 Sansa Paloma
2003 Cámara oscura Sara
2003 Sex Sarah
2004 Iris Iris
2005 Al otro lado Eva Filme mexikarra
2007 La hora fría María

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) García, Rocío. (1996-06-23). «"No tengo miedo de volver a mi vida anterior"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  2. Orquesta Club Virginia (1992) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  3. (Gaztelaniaz) Hola, ¿estás sola? (1995). (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  4. «Películas » Premios Goya 2021» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  5. «Silke: Entrevista Vuelve la reina del 96» silkehornillos.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  6. (Gaztelaniaz) Costa, Por Jordi. (2008-05-29). «La hora fría» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]