Silly Symphonies

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silly Symphonies
Jatorria
SortzaileaWalt Disney Pictures
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Atalak75
Ezaugarriak
Genero artistikoamarrazki biziduna
Emanaldia
Hasiera-data1929
Amaiera-data1939

Silly Symphonies (euskaraz: «Sinfonia leloak») Walt Disney Productions-ek produzitutako film laburren multzoa izan zen. Mickey Mousen laburmetraietan ez bezala, sail honetan ez zen pertsonaia jarrairik agertzen. Donald ahatearen lehenengo agerpena Silly Symphonies sailean izan zen (The Wise Little Hen 1934), baita Plutoren lehen agerpena ere Mickey gabe (Just Dogs 1932).

Hasierako film laburrek, 1929 eta 1932 urteen artean eginda, ez zuten arrakasta handirik izan, The Skeleton Dance-ek izan ezik. Zinema gehienek ez zituzten pertsonaia famaturik agertzen ez ziren marrazkirik emititu nahi eta Silly Symphonies kalitate gutxiko animazio bezala ikusten zuten. United Artist-ek Silly Symphonies Mickey Mousekin harremanetan egon ezean banatuko ez zituela azaldu zuen eta honen ondorioz film labur guztien hasieran "Mickey Mouse-ek Silly Symphonies aurkezten ditu" idatzita zeukan irudi bat agertzen zen.

Disney Dr. Herbert Kalmusek egindako Technicolor prozesu berri baten frogak ikusi zituen, "RG color space" teknika ordezkatuko zuena. 1935ean Disney-k prozesu berri honen eskubideak emango zizkion hitzarmena sinatu zuen Technicolor-ekin. "Flowers and The Trees" film laburrak arrakasta handia izan zuen eta "Silly Symphonies" "Mickey Mousen" marrazkien parean jarri zen.

Three Little Pigs (1932), The Grasshopper and the Ants (1934), The Tortoise and the Hare (1934), The Country Cousin (1936), The Old Mill (1937), Wynken, Blynken, and Nod (1938), eta The UglyDuckling (1939, jatorriz zuri-beltzez eginda zegoena 1931n), Walt Disney-k egindako film laburrik famatuenetarikoak dira.

Animazioaren munduaren barruan Silly Symphonies pertsonaia, prozesu, teknika eta istorio esperimentazioak dira. Berrikuntzen artean koloreekin egindako animazio estilo ezberdinak, animazio metodo errealistagoak, efektu bereziak eta istorio dramatikoagoak aurkitzen ditugu. Animaziozko film labur hoberenaren Oscar saria 7 aldiz jaso zituzten marrazki bizidun hauek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]