Donald ahatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Donald ahatea (ingelesez Donald Duck) 1934ko ekainaren 9an Walt Disney ekoiztetxeak sortut eta gizaki itxura eta laranja koloreko mokoa, hankak eta oinak dituen ahate txuri bat irudikatzen duen marrazki bizidunetako pertsonaia bat da. Normalki marinel kamiseta eta kapelaz nahiz gorbata gorri batez jantzirik doa.

Fikziozko pertsonaia honen ezaugarri nabarmen eta ospetsuena bere ahoskera ulerkaitz eta bitxia da, ahate baten moduko soinuaz nahastuta mintzatzen baita, bai eta bere izaera petral, odolbero, zalapartari eta bihurria. Izaeraz oinberagoa eta lasaiagoa den bere adiskide Mickey Mouse saguarekin batera garai guztietako marrazki bizidunetako pertsonaia ospetsuenen arteak sailkatu ohi dira.

Mickey Mouse, Minnie Mouse, Daisy Ahatea, Scrooge McDuck eta Goofy eta Pluto txakurrekin batera Disneyren marrazki bizidunetako pertsonaia ospetsuenen zazpikotea osatzen du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donald ahatea Aldatu lotura Wikidatan