Silvia Trigueros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvia Trigueros

Bizitza
JaiotzaAbadiño1976ko otsailaren 12a (48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta ultramaratoilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak Ultra-traila
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14732964 Edit the value on Wikidata

Silvia Ainhoa Trigueros Garrote (Abadiño, Bizkaia, 1976ko otsailaren 12a) euskal mendi-lasterkaria da.

2018an Tor des Geants 330 kilometroko proba irabazi zuen.[1] 87 ordu, 50 minutu eta 31 segundo behar izan zituen, 2017an baino 10 ordu gutxiago. Europako probarik gogorrenetako honetan, Silvia izan zen aurreneko emakumea helmuga zeharkatzen[2] eta sailkapen orokorrean 12. tokian amaitu zuen.[3]

2019an Andorrako 170 kilometroko Ultra Trail Vallnord proban helmuga zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen. Sailkapen orokorrean 7. geratu zen 450 partaideren artean. 34 ordu eta 21 minutu behar izan zituen. Aurreko errekorra hobetu zuen (35 ordu 31´).

2019an Tor des Geants 330 kilometroko proba irabazi zuen bigarren aldiz. [4][5] 85 ordu eta 23 minutu behar izan zituen, aurreko urtean baino hiru ordu gutxiago, Francesca Canepa italiarraren marka sei minutuan ere hobetu du. [6]

2021ean Italiako 100 Miglia Monviso lasterketan. 26 ordu 46 minutuko denboragaz amaitu zuen 168 kilometroko lasterketa, 8030 metroko desnibel positiboagaz. Emakumeetan onena izan zen.[7]

2021ean, hirugarrenez, Tor des Geants proba irabazi zuen. Hori egiten lehen emakumezkoa da. 350 kilometro eta 28.000 metroko goranzko desnibela dituen ibilbidearentzat 89 ordu eta 57 minutu behar izan zituen.[8][9][10]

2022an Trencacims-en 75 kilometro eta 5300metroko desnibelean 12:18:41 denboraz lehen postua lortu zuen emakumezkoetan eta 25 orokorrean.

2022ko irailean Tor des Geants, 340 kilometro eta 31.000 metroko desnibel positiboa dituen proba gogorrean bigarren postua lortu zuen korrikalari abadiñarrak 84 ordu 58 minutu eta 55 segundotan. Irabazlea izan zen 2018, 2019 eta 2021 ean (2020 ez zen probarik egin Covid-arengatik). Ezin izan du laugarren bider jarraian irabazi azken aldiz aurkeztu den hain maite duen proba. Lasterketako irabazlea Sabrina Verjee britainiarra izan zen ia bost ordu gutxiagorekin (80.19.38). Sandrine Beranger frantziarrak osatu zuen podiuma.[11]

2023. urtea lesioengaitik denboraldi irregular samar hasi zuen. Abuztuan PICa PICA ultra traila irabazi zuen (109 km).[12][13] Proba hori Galesko hurrengo erronkari begira entrenamendu gisa egin zuen. Dragon's Back probak, Erresuma Batuko Galesen egitekoak, sei egunean zehar, 380 km eta 17.400 metroko desnibel metatuak ditu. Aurreko urtean parte hartzaileen %40k baino gutxiagok amaitu zuten proba arauzko denboraren barruan. Probaren zailtasuna zera baino ggorragoa da, ez baitakanpo-asistentziarik izaten, kanpamentuetan esteren gainean lo egiten da, ezin daGPSrik erabili…[13] 2023ko irailean Emakumezkoetan 3. postuan amaitu zuen sei egun iraun zuen Dragon's Back Race proba eta sailkapen orokorrean zortzigarren postuan.[14][15]

2024ko apirilaren 6an Asturiasko Arenas de Cabrales herrian jokatu ziren mendiko lau lasterketako batean, Trail de las Pastoras de Portudera probaren barruan, 42 kilometroko lasterketako maratoian, Silvia Trigueros korrikalari abadiñarra nagusitu zen nesketan (6.51.57).[16]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silviari txikitatik datorkio mendizaletasuna. Umetan gurasoekin hasi zen mendira joaten eta gero lagunekin. Mendi lasterketetan parte hartzen ordea, kasualitatez hasi zen. Korrika aritzen zen mendian ibiltzeko forman egoteko, harik eta, senide batek animatuta, Aiako Harriak lasterketan parte hartu zuen arte. Asko sufritu zuen arren, gustura jardun zuen lasterketa hartan eta handik aurrera gelditu gabe dabil.

Silvia Triguerosen inguruan landutako Tor dokumentala estreinatu zen 2018ko Bilbao Mendi Film Jaialdian.[17][18]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silvia Trigueros, 2022.09.15 Tor Des Geants
Silvia Trigueros, 2020.02.06
Silvia_Trigueros, 2019.03.20 Basque Ultra Trails series Bilbao-Gasteiz
Silvia Trigueros, 2017.05.17 Basque Ultra Rail Proba

2024[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. postua, Txapelduna, Asturiasko Arenas de Cabrales herriko Trail de las Pastoras de Portudera proban. [16]

2023[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. postua, Txapelduna, PicaPica, Frantzia, 109km. [13]
  • 3. postua Erresuma Batuko 6 eguneko Dragon's Back Race proban [14][15]

2022[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. postua, Txapelduna, emakumezkoetan eta 25.a orokorrean Trencacims-en 75 km (12:18:41) 25 orokorrean.
  • 2. postua emakumezkoetan Tor des Geants lasterketan 340 km eta 31.000 metroko desnibel (84 ordu 58 minutu eta 55 segundo)[11]

2021[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. postua, Txapelduna, emakumezkoetan Italiako 100 Miglia Monviso lasterketan, 168 km.[7]
  • 1. postua, Txapelduna,emakumezkoetan Tor des Geants proban.350 km.[9]

2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2. postua Lemoatx trail mendi lasterketan.[19]
  • 1. postua, Txapelduna,Tor des Geants 330 km.
  • 1. postua, Txapelduna,Basque Ultra Trail. 100 km. 15 ordu eta 11 minutu.[20]
  • 1. postua, Txapelduna, Nafarroa Xtrem 4. edizioan 68 kilometro (8 ordu 48 minutu eta 36 segundu).[21]
  • 1. postua, Txapelduna, Maraton Mendata 40 km
  • 1. postua, Txapelduna, PicaPica (Frantzia) 109 km.
  • 1. postua, Txapelduna, Riaño Trail Run proban. Bikote mistoen modalitatean Roberto Iturralderekin batera. 91 km.[22]
  • 1. emakumea Andorrako Ultra Trail Vallnord proban 170 km.[23]
  • 1. postua, Txapelduna, Travesera (Asturias) 74 km
  • 1. postua, Txapelduna, Trail du Cagire (Frantzia) 35 km
  • 2. postua EHME (Nafarroa) 67 km
  • 3. postua Trains des Citadelles (Francia) 70 km.
  • 1. postua, Txapelduna, Ultra Trencancims (3 etapa) Tarragona. 83 km.
  • 1. postua, Txapelduna, bikote mistoan Ultra Trail-Llastres (3 etapa) Tarragona. 96 km.
  • 1. postua, Txapelduna, Bilbao-Vitoria (BUTS) 110 km.

2018​[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zornotzako Herri Lasterketa
  • Muzkizko krossa
  • Bizkaiko Beteranoen Kros lehiaketa 4,6km
  • 1. postua, Txapelduna, Maraton Ogro 42km
  • 2. postua Ultra trail Llastres (3 etapa) 96km
  • 2. postua Trail des Citadelles 70km
  • 4. postua Maraton de Pastoras 40km
  • 6. postua Kilimon Trail 23km
  • 1. postua, Txapelduna, Nafarroa Xtreme 68km
  • 2. postua Runela Trail 70km
  • 3. postua EHME 67km
  • 1. postua, Txapelduna, Trail du Cagire 34km
  • 1. postua, Txapelduna, Riaño Trail run (3 etapas) 91 km
  • 4. postua Ronda del Cims 170km
  • 1. postua, Txapelduna, PicaPica 100km
  • 1. postua, Txapelduna, Maraton Mendata 40 km
  • 1. postua, Txapelduna, Tor des Geants 340 km.[24][25]

2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 8. postua VIBRAM HONG KONG 100 (UTWT) 100 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Bilbao - VITORIA (BUTS) 110 KM
  • 5. postua Trail des Citadelles 70 KM
  • 5. postua Maraton de Pastoras 42 KM
  • 1. postua, Txapelduna, VITORIA- PAMPLONA (BUTS) 130KM
  • 1. postua, Txapelduna, Trail Cagire 34 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Ehunmilak 170 KM
  • 1. postua, Txapelduna, PAMPLONA-DONOSTI (BUTS) Campeonato de Euskadi Ultra 120 KM
  • 5. postua MARATON MONTCALM 42 KM
  • 2. postua Tor des Geants 340 KM
  • 3. postua DONOSTI-BILBAO (BUTS) 140KM
  • 1. postua, Txapelduna, CIRCUITO BUTS (suma de 4 carreras) 500KM
  • 1. postua, Txapelduna, Trail La Peña del Tren (León) 26km
  • 8. postua Campeonato de Euskadi Cross Veteranas (Laudio) 4km
  • 7. postua Campeonato de Clubes Pista Cubierta (3000m) 3km
  • 1. postua, Txapelduna, San Silvestre Sodupe asfalto 7,8km

2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 3. postua VIBRAM HONG KONG 100 (UTWT) 100 KM
  • 4. postua TRANS GRAN CANARIA (UTWT) 125 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Trail des Citadelles 70 KM
  • 2. postua Penyagolosa CSP 115 KM
  • 4. postua Runela trail 70 KM
  • 2. postua Trail Cagire 34 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Caballucos del diablo 40 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Ehunmilak 170 KM
  • 2. postua MARATON MONTCALM 42 KM
  • 5. postua Tor des Geants 340 KM
  • 2. postua VI Millas de Basauri (0:45:49) asfaltoa 11 KM
  • 3. postua Donibane-Hondarribia (1:28:51) asfaltoa 21,1KM
  • 2. postua Los cuatro puentes (0:51:56) asfaltoa 12 KM
  • 2. postua Herri Krosa Basauri (0:45:19) asfaltoa 11.2 KM
  • 4. postua Extrem Finaga 11,2 KM
  • 8. postua Maraton Donostia (2:59:35) asfaltoa 42 KM
  • 1. postua, Txapelduna, San Silvestre Sodupe asfaltoa 7,2KM

2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 10.postua TransGrancanaria 130 KM
  • 2. postua Ultra Trail Montseny (Copa España) 90KM
  • 1. postua, Txapelduna, Trail des Citadelles 70 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Geres trail (4 etapas) 130 KM
  • 25.postua Maxi Race (Campeonato del mundo IAU) 86 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Caballucos del diablo 42 KM
  • 2. postua Gran trail Peñalara (campeonato España) 115 KM
  • 1. postua, Txapelduna, G2H (campeonato de Euskadi) 90KM
  • 4. postua ULTRA TRAIL MONT BLANC 170 KM[26]
  • 1. postua, Txapelduna, Media maraton Valle salado 21 KM
  • 2. postua Memorial Jose Merino (0:39:22) asfaltoa 10 KM
  • 3. postua Sorginen lasterketa 25KM
  • 1. postua Media maraton Noja (1:26:45) asfaltoa 21 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Los cuatro puentes (0:49:11) asfaltoa 12 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Herri Krosa Basauri (0:45:00) asfaltoa 11,2 KM
  • 5. postua Maraton Donostia (2:56:24) asfaltoa 42 KM
  • 9. postua Cros Usansolo 6 KM
  • 4/3. postua MEDIA MARATON VITORIA (C Euskadi) (1:23:43)asfaltoa 21 KM
  • 1. postua, Txapelduna, San Silvestre Sodupe (0:28:17)asfaltoa 7,2KM

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. postua, Txapelduna, Gr 10 xtreme 93 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Ultra Trail Les Fonts (tres etapas) 120 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Bilbao mendi trail 24 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Citadelles 73 KM
  • 1. postua, Txapelduna, CSP 115 (Campeonato España FEDME ) 118 KM
  • 1. postua, Txapelduna, HIRU HAUNDIAK 100 KM
  • 13.postua 80 KM MONT BLANC (campeonato del mundo ISF ) 83 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Ehunmilak 170 KM
  • 2. postua Jabali Trail 21 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Tenerife Blue Trail 94 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Trans Mallorca Run (cuatro etapas) 135 KM
  • 9. postua MEDIA MARATON VITORIA (1:26:20)asfaltoa 21 KM
  • 2. postua San Silvestre Sodupe (0:30:20)asfaltoa 7,8 KM

2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 3. postua Gr10xtreme 98 KM
  • 1. postua, Txapelduna,Apuko Igoera
  • 2. postua Trail Citadelles 73 KM
  • 2. postua Apuko Xtreme 84 KM
  • 2. postua MARATON MONTCALM 42 KM
  • 1. postua, Txapelduna,SORGINEN LASTERKETA
  • 2. postua EHME – LEITZA 65 KM
  • 1. postua, Txapelduna,Gabez Takarraran
  • 23.postua Maraton Vallibierna (campeonato España FEDME )42 KM
  • 1. postua, Txapelduna, G2H 88 KM
  • 5. postua ULTRA TRAIL MONT BLANC 168 KM
  • 1. postua, Txapelduna,DESAFIO CANTABRIA 89 KM
  • 12.postua SANTURCE BILBAO (1:01:23)asfaltoa 16,8 KM
  • 4. postua MEDIA MARATON VITORIA (1:23:51)asfaltoa 21 KM
  • 1. postua, Txapelduna, Belatxikieta (1:13:50) 13,5 KM
  • 1. postua, Txapelduna, San Silvestre Sodupe (0:29:50)asfaltoa 7,8 KM

Dokumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Silvia Triguerosen inguruan landutako Tor dokumentala estreinatu zen 2018ko Bilbao Mendi Film Jaialdian.[18]
  • Hainbat herritan egon da ikusgai Tor dokumentala; Atxondon,[27] edota, Elorrioko mendi astean, Iturri kultur etxean.
  • Tor dokumentalak Argentinako Usuhaia jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen.[28][29]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Silvia Triguerosen beste balentria bat: Tor des Geants 330 kilometroko proba irabazi du - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. «Silvia Trigueros se convierte en la primera mujer del Estado en conquistar el Tor des Géants» durangon.com 2018-09-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. Ugartemendia, Unai. ««Ordu eta erdiko bi lo kuluxka egin nituen 88 orduan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  4. Goikoetxea, Jakes. «Trigueros, Alpeetako erraldoia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  5. «Silvia Trigueros conquista por segunda vez el Tor des Geants» Territorio Trail Media 2019-09-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  6. Ugartemendia, Unai. ««Datorren urtean gauza berriak egin eta ezagutu nahi ditut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  7. a b «Silvia Trigueros abadiñarrak Italiako 100 Miglia Monviso lasterketan irabazi du - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  8. Ugartemendia, Unai. ««Inoiz baino gehiago sufritu dut deshidratazioaren ondorioz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  9. a b «Silvia Triguerosek historia egin du Tor de Geants megatrail alpinoan» naiz: 2021-09-16 (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  10. «[BIDEOA Silvia Triguerosek historia egin duen unea: Tor des Geants-eko azken metroak - Abadiño»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  11. a b «Silvia Triguerosek bigarren tokian amaitu du Tor des Geants lasterketa - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
  12. (Gaztelaniaz) «La abadiñarra Silvia Triguero da un recital en la espectacular PICaPICA.» durangon.com 2023-08-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  13. a b c «Silvia Trigueros 380 km-ko Dragon's Back probaren atarian: "Gatx da jakiten zer gertatuko den, baina gogotsu noa" - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  14. a b «Silvia Triguerosek hirugarren tokian amaitu du sei egun iraun duen Dragon's Back Race proba - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  15. a b (Gaztelaniaz) «La abadiñarra Silvia Trigueros finaliza tercera en la carrera de montaña más dura del mundo» durangon.com 2023-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  16. a b «Silvia Triguerosek Trail de las Pastoras de Portudera maratoia irabazi du - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  17. Ugartemendia, Unai. ««Jende gutxik daki Silvia nor den eta zer egiten duen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  18. a b «“Bagenekien Silviaren ibilbideak merezi duen moduko zerbait egin behar genuela” - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  19. «Oihana Azkorbebeitia eta Oier Ariznabarreta nagusi Lemoatx trail mendi lasterketetan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  20. «Silvia Triguerosek Basque Ultra Traileko lehen lasterketa irabazi du - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  21. (Gaztelaniaz) «La abadiñarra Silvia Trigueros conquista la Nafarroa Xtrem» durangon.com 2019-04-29 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  22. «Silvia Triguerosek eta Roberto Iturraldek Riaño Trail Run lasterketa irabazi dute - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  23. «Silvia Trigueros pulveriza el récord de la Ronda dels Cims andorrana» durangon.com 2019-07-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  24. «Silvia Trigueros vence en la carrera de montaña más dura del mundo» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  25. «Histórica victoria de Silvia Trigueros en el Tor» TrailRun (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  26. https://web.archive.org/web/20180920011316/https://www.runners.es/trail-running/articulo/perfil-de-la-semana-silvia-trigueros-campeona-de-espa%C3%B1a-de-ultra-trail-ultra-trail-del-mont-blanc-csp115-ehunmilak-skyrunning
  27. «Silvia Triguerosi buruzko ‘Tor’ dokumentala eskainiko dute gaur Atxondon - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  28. (Gaztelaniaz) «'Tor', de Silvia Trigueros, mención especial en el Festival Internacional de Cine de Montaña de Ushuaia» durangon.com 2019-08-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  29. «Silvia Triguerosi buruzko Tor dokumentalak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Argentinako Usuhaia jaialdian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]