Simplex (geometria)

Geometrian, simplexa (batzuetan, n-simplexa ere deituta) triangelu edo tetraedro kontzeptuaren zabalpena da, n dimentsiotara: 0-simplexa puntua da; 1-simplexa, zuzenkia (bi puntu lotzen dituen lerroa); 2-simplexa, triangelua; 3-simplexa, tetraedroa; eta 4-simplexa, pentakoroa.
Simplex erregularra politopo erregularra ere baden simplexa da.
Adierazpen grafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grafoak erabiltzen dira n-simplexak grafikoki adierazteko bi dimentsiotan, oso modu errazean, haren n+1 puntuak (erpinak) bata besteari zuzenkiekin lotuz.
(n - 1)-simplex erregular batetik, erraz sor daiteke n-simplex erregular bat: beste erpin bat hartu, eta gainerako erpinei lotuz, betiere aldeen luzerak (lehengoak eta berriak) berdinak izanda.
Simplex baten grafotik abiatuta, zenbat dimentsiokoa den jakiteko, erpin bakoitzari zenbat zuzenki dauden lotuta zenbatu behar dugu.
Simplexa | Zuzenkia | Triangelua | Tetraedroa | Pentakoroa | 5-simplexa | 6-simplexa | 7-simplexa |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Dimentsioa | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
Erpinak | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
Grafikoa | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |