Simón Bolívar nazioarteko zubia
Simón Bolívar nazioarteko zubia | |
---|---|
Kolonbia eta Venezuela arteko muga | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kolonbia |
Kolonbiaren banaketa administratiboa | Norte de Santander |
Kolonbiako udalerriak | Villa del Rosario |
Koordenatuak | 7°49′N 72°27′W / 7.82°N 72.45°W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1962 |
Izenaren jatorria | Simón Bolívar |
Arkitektura | |
Materiala(k) | Hormigoi armatua |
Dimentsioak | 7,3 () × 315 () m |
Gurutzatzen du | Táchira River (en) |
Atalak | errei: 2 |
Simón Bolívar nazioarteko zubia (gaztelaniaz: Puente Internacional Simón Bolívar) oinezko eta ibilgailuentzako nazioarteko zubia da, Venezuelako Táchira eta Kolonbiako Norte de Santander biltzen dituena. Kolonbia eta Venezuela arteko mugako zubi honek Táchira ibaia zeharkatzen du.
Herrialde bientzako ekonomientzat oso inportantea da, izan ere, Venezuelara bidean doazen kolonbiar esportazioen %80a zubi honetatik doa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1919an eraiki zuten jatorrizko zubia, garai hartan Juan Vicente Gómez jenerala presidentea zena, eta, bere hitzetan, lan horrek ahaleginduta, "herrialdeak batuko lituzke, nazio arrebarekin egiten duen adeitasun-sorta gisa. Simón Bolívar askatzailearen idealetako bat, eta jenio hartako bi herriak eta independentziaren borroka loriatsu bera betiko elkarturik mantenduko dituen katebegi zorrotza izango litzatekeena ". Garai hartan Kolonbiako presidentea Marco Fidel Suárez politikaria zen.
1962an, egungo nazioarteko zubia inauguratu zuten Rómulo Betancourt (Venezuela) eta Alberto Lleras Camargo (Kolonbia) presidente ziren garaian.
2015ean, orduko Kolonbia eta Venezuelaren arteko krisia zela eta, Nicolás Maduro Venezuelako presidenteak zubia ibilgailuen trafikorako itxi zuen.[1] Zubia ezaguna egin zen 2019ko Venezuelako krisian, bai venezuelarrak Kolonbiara joan zirelako,[2] bai 2019ko otsailean Madurok itxi zuelako laguntza humanitarioa sartzea eragozteko. 2022tik aurrera, bi nazioen arteko merkataritza-pasabidea ireki zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Reuters. (2018-5-19). Unconvinced by Election Venezuela Emigrees Stream Across Border. .
- ↑ BBC News. The bridge of desperation. .