Nicolás Maduro
Nicolás Maduro Moros (Caracas, Venezuela, 1962ko azaroaren 23a) Venezuelako sindikalista eta politikaria da, 2013tik Venezuelako presidentea. Karguan zela, 2026ko urtarrilaren 3an, Estatu Batuek Maduro bahitu zuten Venezuelan operazio sekretu batean, bere emazte Cilia Floresekin batera.[1]
Aurretik Kanpo Harremanetarako Ministerioaren eta Presidenteordetzaren arduradun izan zen, Hugo Chávezen gobernuan. Ogibidez autobus gidaria zen.
Presidenteorde gisa, Madurok Venezuelako ardura administratibo eta ekonomikoak bere gain hartu zituen Hugo Chávezen gaixotasuna bitartean. Chávez 2013ko martxoaren 5ean hil zenean, Madurok ardura hartu zuen "Venezuelako presidente enkargatu" gisa, hauteskunde presidentzialak egin arte. Kargua hilaren 8an zin egin zuen. 2013aren apirilaren 14ko hauteskundetan presidente hautatu zuten.
AEBen bahiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2026ko urtarrilaren 3an Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) indar armatuek Venezuelako zenbait toki bonbardatu zituzten, 80 pertsona inguru erail zituzten (haien artean Kubako 32 soldadu[2]) eta Nicolas Maduro presidentea eta Cilia Flores bere emaztea bahitu zituzten. Bi bahituak berehala eraman zituzten Estatu Batuetara.
Urtarrilaren 5ean, bi presoak Alvis K. Hellerstein epaile federalarengana eraman zituzten, New Yorken, eta Nicolas Madurok adierazi zion bera zela oraindik Venezuelako presidentea eta bere burua gerra presotzat zeukala[3]. AEBetako hedabideek iturri judizialak aipatuz jaso dutenaren arabera, eta Berria egunkariak eginiko kontakizunaren arabera, Madurori delitu hauek egozten dizkiote: "narkoterrorismorako konspirazioa, AEBetan kokaina inportatzeko konspirazioa, metrailadoreak eta suntsitzeko gailuak izatea, horiekin jarduera kriminalak babestea eta AEBek kriminaltzat jo dituen erakundeekin kolaboratzea". Floresi, berriz, leporatzen diote "erakunde kriminal horiei bitartekoak emateko eta halakoak diruz laguntzeko operazioak babestea"[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ordoñez Garmendia, Jon; Casamajou Elkegarai, Leire. (2026-01-03). «AEBek Venezuelari eraso egin eta preso hartu dute Nicolas Maduro presidentea» Berria (kontsulta data: 2026-01-03).
- ↑ «Venezuelak baieztatu du Kubako 32 borrokalari hil zirela AEBren erasoan» orain.eus (kontsulta data: 2026-01-06).
- ↑ a b «Arratsaldeko 18:00etan eramango dituzte Maduro eta Flores epaile baten aurrera» Berria 2026-01-05 (kontsulta data: 2026-01-06).