Sindikatu Bertikal
Sindikatu Bertikal | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Organización Sindical Española |
Izen laburra | OSE |
Mota | sindikatua |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | nazional-sindikalismoa, Korporatibismoa, Tradizionalismo politikoa, Frankismoa eta falangismoa |
Izengoitia | Sindicato Vertical |
Jarduera | |
Honen parte | Movimiento Nacional |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1940ko urtarrilaren 26a |
Ordezkatzen du | Q8343526 |
Desagerpena | 1977ko abenduaren 5a |
Espainiako Erakunde Sindikala (gaztelaniaz: Organización Sindical Española edo OSE),[1] hizkera arruntean sindikatu bertikal, Espainian 1940 eta 1976 artean, frankismoaren garaian, legearen arabera, sindikatu bakarra izan zen.
Langile zein enpresariak, terminologia frankistan "ekoizle" deituak, sindikatu bertikalean kidetzeko behartuak ziren.[1] Gerra Zibilaren ondoren ezarria, Errepublika garaiko sindikatuak- CNT eta UGT galaraziak eta klandestinitatera pasa ziren bitartean. Erakunde klandestino berriak, tartean Langile Komisioak,[2] sindikatu bertikalean infiltratu eta borroka antifrankistari ekin zioten.
Franco hil eta gero, Suárezek sindikatu bertikala desegin zuen. Hala ere, egitura mantendu eta kideek Administración Institucional de Servicios Socioprofesionales (AISS) sortu zuten sindikatu bertikalaren ondarea mantentzeko.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Barreda, Mikel. (2006). La democracia española: realidades y desafíos: análisis del sistema político español. Bartzelona: UOC, 34 or..
- ↑ Gómez Roda, J. Alberto. (2004). Comisiones obreras y la represión franquista. Universidad de Valencia, 35 or..
- ↑ Gil García, Pilar. (2005). Las hermandades sindicales de labradores y ganaderos (1944-1977). Universidad de Castilla-La Mancha, 60 or..