Sinestia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sinestia (Hestia greziar jainkosaren izenetik dator, sin- aurrizkiarekin: “elkarrekin”) objektu planetario hipotetiko bat da, donut formakoa, oso bizkor biratzen dena eta haitz lurrunduz osatua. Zenbait ikerketaren arabera, sor liteke zeru-gorputzen talkaren ondorioz. Objektu birakarien talka erraldoiak ordenagailuren bidez simulatuta, sinestia bat sor liteke, baldin eta momentu angeluarra handiagoa bada ko-errotazioaren muga baino.[1]

Zenbait ikertzaileren iritziz, litekeena da Ilargia eta Lurra sinestia bakar baten ondorioz sortu izana orain 4.500 milioi urte proto-Lurrak eta beste protoplaneta batek talka eginda. Horrek esplikatuko luke Lurrak eta Ilargiak osagai isotopiko berdinak izatea.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.newscientist.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
  2. (Ingelesez) Simon J. Lock, Sarah T. Stewart, Michail I. Petaev, Zoë M. Leinhardt, Mia T. Mace, Stein B. Jacobsen eta Matija Ćuk. The Origin of the Moon Within a Terrestrial Synestia. (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]