Hestia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hestia

Greziar mitologian, Hestia[1] (antzinako grezieraz Ἑστία Hestia), etxeko jainkosa da, edo, hobekiago esanda, etxeei beroa eta bizia ematen dien suarena. Bere gurtza, Tabiti eszitararen oso antzekoa zen, eta, bere baliokide erromatarra, Vesta izango zen, erromatarrek honi egiten zioten gurtza, greziarrek Hestiari egiten ziotenaren ezberdina zen arren.

Kronos eta Reak izan zuten lehen seme-alaba izan zen, eta bere aitak, jaio zenean jan zuen lehena. Poseidonek eta Apolok maitatu zuten arren, Zeusen buruaren gainean, betirako birjina geratuko zela zin egin zuen, jainkoen erregeak, honen trukean, etxe guztien toki nagusiak eta sakrifizio publiko guztien lehen biktima eman zizkiolarik, bere ezezkoarekin, jainkoen arteko lehen lehia bat eragozteko.

Etxea eta familiaren jainkosa bezala, Hestia Olinpotik ia irten ere ez zen egiten, eta ez zen sekula gizakien eta jainkoen leihetan sartzen, ondorioz, paradoxikoki, istorio mitologikoetan gutxi agertzen delarik, lehenik greziar erlijioko eta ondoren erromatarreko jainkosa garrantzitsuenetako bat izan arren. Garrantzi hau azaltzen duen adibidea, ofrendak egiten zizkioten lehen jainkosa Hestia zela da, baita Zeusen aurretik ere. Urte bete baino gutxiagoko txahalak sakrifikatzen zitzaizkion, bere birjintasunari erreferentzia eginez.

Ovidiok, Priapo, mozkorturik, jainko guztiak joan ziren jai batean, Hestia bortxatzen saiatu zen eskena bat kontatzen du, jai horren ondoren, lotan geratu zirelarik. Silenoren astoaren arrantzak, jainkosa esnatu zuen Priapo bere gainera zihoan une berean, korrika ihes egiteko haina denbora emanez eta eskena nahiko barregarria sortuz. Hala ere, litekeena da istorio hau, Lotis ninfak protagonizatutako eskena baten beranduagoko moldaketa latindar bat izatea.

Eskenak, ihes egiten zuena, Hestia izan beharrean, Priapo zela ere badio, jainkosa esnatu zenean, hau oihuka hasi baitzen, eta Priapok ihes egin zuen.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hestiak asmatu zuen etxeak eraikitzearen artea, eta sentimendu intimo eta tradizionalenen babeslea zen, ondorioz, jainkoei eginiko otoitzak berarekin amaitzen zirelarik. Bere ardurapean zegoen senar-emazteen arteko zoriontasuna eta familiaren harmonia. Bere babesa, aldareetara, gobernarien jauregietara, eta, analogiaz, estatuengana ere hedatu zen, herri bakoitzaren etxea bezala ulertuak. Bere ardurapean zegoen, beraz, hiri batetako biztanleen zoriontasuna eta harmonia. Denboraren igaroan, bere babesa, unibertso osora ere hedatu zen, su mistiko sakratu batek natura osoari bizia ematen ziola onartuz. Zentzu honetan, erlijioaren une eboluzionatuago batean, bere gurtza, Zibeles, Artemisa, Rea edo Demeter bezalako jainkosen gurtzekin nahasten zen

Bere tenpluetan, pritaneo deitzen zirenak eta hirien erdian aurkitzen zirenak, aire librean, enbaxadore atzerritarrak hartzen ziren, gurtza berezi eta asilo toki bat zelarik, jainko guztien tenplutzat hartzeraino, baina Hestiak presidituta. Polis batetako biztanleak, beste lurralde batzuk kolonizatzeko irteten zirenean, Hestiaren aldareko sua zuen zuzi bat eramaten zuten, berarekin, koloniako aldare berria piztuz, metropoliarekin elkartasun seinale gisa. Su hau itzaltzen bazen, ez zen modu tradizionalez berriz piztu behar, baizik eta erritu sakratu bat ezartzen zela, eta su berri bat pizten zen igurzte bidez edo eguzkitan berotutako kristalen bidez.

Ospetsuak izan ziren Atenasen, Oropon, Hermionen, Larisan, Espartan, Olinpian eta Tenedosen eraikitako Hestiaren tenpluak. Hain ospetsua izan zen Delfoseko orakulua ere, jainkosa honen tenplu bat izan zen, Apolori ofrendatu aurretik.

Hestia, hesperidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hestia izena, Hesperideetako batek ere bazuen, Mendebaldeko lorategi eder batean bizi ziren ilunabarreko ninfak, non Ama Lurraren urrezko sagarrak zaintzen zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hestia