Singin' in the Rain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Singin' in the Rain
Singin' in the Rain trailer.jpg
Filma
Jatorrizko izena Singin' in the Rain
Urtea 1952
Generoa komedia erromantikoa
musika-filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 100 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Gene Kelly
Stanley Donen

Gidoigilea(k) Betty Comden
Adolph Green

Antzezlea(k)
Gene Kelly
Donald O'Connor
Debbie Reynolds
Jean Hagen
Millard Mitchell
Cyd Charisse
Rita Moreno
Mae Clarke







Ekoizpena
Ekoizlea Arthur Freed
Metro-Goldwyn-Mayer

Konpainia ekoizlea Metro-Goldwyn-Mayer
Edizioa Adrienne Fazan
Bestelako lanak
Musikagilea Nacio Herb Brown
Argazki-zuzendaria Harold Rosson
Sariak
Kanpo loturak
Trailer

Singin' in the Rain (euskaraz Euripean Abestuz) 1952ko Gene Kelly eta Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendariren musikal filma bat da. Bertan, Gene Kelly berak, Donald O'Connor, Debbie Reynolds, Jean Hagen eta Millard Mitchell aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, izenburu berdineko Singin' in the Rain filma berak adina ospe edota gehiago ere bereganatu zuelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Don Lockwood (Gene Kelly) ospearen gailurrera iristea asko kostatu zaion zinema mutuko izar erromantikoa da. Hollywooden arrakasta izan aurretik Cosmo Brown (Donald O'Connor) adiskideminarekin batera gorabehera handiko ibilbidea izan du. Orain itxuraz inozoa dirudien baina asmo ilunak dituen Lina Lamont (Jean Hagen) neska ederrarekin bikote artistikoa osatu du. R.F. Simpson (Millard Mitchell) zinemagileak zuzentzen dituen zinema estudioetako moda-modako bikotea dira. Euren filma bateko estreinaldi baten ondoren, Donek antzerkiko aktore ezezaguna den Kathy Selden (Debbie Reynolds) ezagutuko du, hasiera batean Kathyk zinemaren artea mespretxatuko egingo du eta ondoren festa bateko tarta batetik atera ohi den emakumezko dantzaria dela agertuaraziko da.

Don eta Kathy elkar maiteminduko dira. Bienbitartean, zinemagintzan sekulako aldaketa jazo da: soinudun zinema itzelezko arrakasta bereganatzen ari da. Ikuslegoak gero eta soinudun filma gehiago eskatzen ditu, ondorioz Lockwood eta Lamonten azken filma musikal batean "bilakatuarazi" beharra dago, beste munduko ezer ez, Lina Lamontek soinudun zinemarako batere balio ez duen arratoi kaxkar baten ahotsa duela izango ez balitz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Singin' in the Rain