Singulartasun (matematika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
y=1/x funtzioa ez dago definitua x=0 puntuan

Matematikan, singulartasuna aldagai erreal edo konplexuz osatutako funtzio bat analitikoa ez den puntua edo balioa da, hau da, ondo definituta ez dagoen puntua[1].

Adibidez,

funtzioak singulartasun bat du x = 0 puntuan.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singulartasuna estuki lotua dago funtzioaren jarraitutasun kontzeptuarekin. Matematika analitikoan eta funtzio errealentzat, funtzio batek x=a puntuan singularitate bat duela esaten da azpiko baldintzetako bat betetzen bada:

  • Funtzioa ez da jarraitua x=a puntuan.
  • Funtzioaren deribatua ez da jarraitua x=a puntuan.

Batzuetan, ordena goragoko deribatuekin ere aplikatzen da legea.

Erreferentziak eta oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa Singulartasun.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]