Siomara Sosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Siomara Sosa
Bizitza
Jaiotza1975eko otsailaren 9a (49 urte)
Herrialdea Guatemala
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta fiskala

Eva Siomara Sosa (Guatemala, 1975ko otsailaren 9a) abokatua, zigorgabetasunaren aurkako fiskaltza bereziaren (FECI) fiskal ohia, egun atxiloturik dagoena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guatemalako San Carlos Unibertsitatean ikasi zuen zuzendaritza eta bertan lortu zituen abokatu eta notario tituluak, ondoren zuzenbide tributarioan espezializatu zen. Mariano Galvez Unibertsitatean irakasle izan da eta FECIn 2016an hasi bazen ere, fikal kargua 2018an lortu zuen.

2022ko otsailaren 15ean, Siomara Sosa epaitegira bere egoeraren berri galdetzera joan zenean, atxilotua izan zen. Kanadako Enbaxadaren diplomatikoek babesa agertu zioten FECIko fiskal ohiari eta horrek gatazka politkoa sortu zuen.[1] Egun batzuk arinago, bere abokatua, Leily Santizo ere atxilotua izan zen.[2][3] Atxiloketa etxean igaro zuten biek maiatzean kasuaren erreserba altxatu zen arte,[4] non akusazioaren nondik norakoa ezagutzeko aukera izan zuten. Amerikarteko Giza Eskubideen Auzitegiak atxiloketen gaineko ardura adierazi zuen.[5] Amerikako Estatu Batuetako Gobernuak ere atxiloketen gaineko ardura azaldu zuen, jazarpen politikoa zela adierazita.[6]

Sosak bere aldetik, barne mailako fiskaltzaren kontrako salaketa jarri zuen, izan ere bere esanetan, fiskalak, Odebrecht kasuaren harira, Juan Francisco Sandovalen kontra deklaratzea bilatzen zuen, Ministerio Publikoak salaketa artxibatu zuen.[7] Odebrecht kasuan 50 pertsona baino gehiago akusatu ziren, haien artean Ricardo Martinelli Panamako lehendakari ohia.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Capturan a Eva Sosa, exfiscal antimafias que se puso a disposición de la Justicia en cuatro ocasiones. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  2. (Gaztelaniaz) Sanchez, Glenda. «Detienen a la exfiscal de la FECI Eva Siomara Sosa» República.gt (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. (Gaztelaniaz) Ligan a proceso a las abogadas anticorrupción Leily Santizo y Siomara Sosa por colusión. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  4. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. (2022-04-09). «Siomara Sosa sin acceso a expediente para defenderse» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  5. (Gaztelaniaz) SeventhQueen; Redacción. (2022-05-20). «Juez levanta la reserva en el caso de exfiscales Leily Santizo y Siomara Sosa» CRN Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  6. (Gaztelaniaz) EE. UU. reitera preocupación por arrestos “por motivos políticos” de fiscales anticorrupción. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  7. (Gaztelaniaz) El MP resuelve no sancionar ni destituir a auxiliar fiscal que fue denunciado por coacción a la ex subjefa de la Feci, Siomara Sosa. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  8. (Gaztelaniaz) Ricardo Martinelli, señalado en el caso Odebrecht, inicia proceso para ser candidato presidencial en Panamá. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]