Otsailaren 9
Otsailaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeigarren eguna da. 325 egun falta dira urtea amaitzeko, 326 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1976 - ETAk Víctor Legorburu Ibarretxe Galdakaoko alkatea erail zuen.
- 2005 - ETAk Madrilgo konferentzia zentroan bonba-auto bat jarri zuen 31 pertsona zaurituz.
- 2009 - ETAk bonba-autoa eztandarazi du Euskal Yaren enpresa baten aurka Madrilen.
- 2011 - Sortu alderdi politikoa Espainiako Barne Ministerioan erregistratu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1863 - Genevan bildutako komite batek Gurutze Gorria sortzea erabaki zuen.
- 1915 - Lehen Mundu Gerran, Suezko kanala itxi egin zuten itsasontzi neutralentzat.
- 1934 - Greziak, Turkiak, Errumaniak eta Jugoslaviak Balkanetako Ituna sinatu zuten, mugetako segurtasuna bermatzeko.
- 1943 - Guadalcanalgo kanpaina amaitu zen.
- 1946 - Nazio Batuen Erakundeak Francoren erregimena gaitzetsi zuen eta honi erakundean sartzea debekatu zion.
- 1990 - Berlingo Harresia eraisteko obrak hasi ziren Alemanian.
- 1991 - Gehiengo zabalez onartu zen SESBrekiko Lituaniaren independentzia, bi egun geroago parlamentuan berretsia.
- 2009 - Hamazazpi urtez koman egon ondoren Eluana Englaro hil da, ospitaleko medikuek zunda bidezko elikadura murriztean.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1969 - Boeing 747 hegazkinak bere lehen hegaldia egin zuen.
- 1971 - Apollo 14 espaziontzia Lurrera itzuli zen.
- 1996 - Darmstadt-en (Alemania) Ununbio elementuaren atomoa aurkitu zuten.
- 2004 - Finlandia European Southern Observatoryko (ESO) hamaikagarren kidea bihurtu zen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2020 -
- Euskal Futbol Derbia Anoeta estadioan: Erreala 2 - Athletic Club 1
- Espainiako Emakumezkoen Futbol Superkoparen lehen edizioaren finala: FC Barcelona 10 - Real Sociedad 1
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1895 - William G. Morganek boleibola asmatu zuen Massachusetts-en (Estatu Batuak).
- 1900 - Dwight F. Davis tenislari estatubatuarrak bere izeneko urteroko munduko txapelketa sortu zuen (Davis Kopa).
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1685 - Frantzisko Antonio Agirre, Montehermosoko II. markesa, arabar aitoren seme eta politikaria (h. 1745).
- 1865 - Polonia Etxeberria, Eibarko neskentzako lehen eskolako maistra (h. 1947).
- 1879 - Santiago González Tablas, nafar militarra eta Zeutako erregularren teniente-kolonela (h. 1922).
- 1881 - Alberto Novión, euskal jatorriko argentinar antzerkigilea, Baionan (h. 1937).
- 1893 - Joakin Aldabe, Mokozorrotz, euskal idazle eta olerkigilea (h. 1971).
- 1894 -
- Manuel Lekuona, gipuzkoar idazlea, apaiza eta euskaltzaina (h. 1987).
- Alejandro María Olazaran, Hilario Olazaran de Estella, nafar organo-jotzailea, musikagilea eta piano, txistu eta danbolineko irakaslea (h. 1973).
- 1900 - Enrike Renteria, euskal herritar margolaria (h. 1982).
- 1907 - Gerardo Bilbao, bizkaitar futbolaria (h. 1982).
- 1910 - Tomás Garicano, nafar militar eta politikaria (h. 1988).
- 1915 - Simon Arrieta Arostegi, bergarar margolaria (h. 1969).
- 1917 - Carlos Sáenz de la Calzada, euskal hiritarra, biologoa eta geografoa, frankismoan erbesteratua (h. 1995).
- 1918 - Irene Ibaibarriaga, bizkaitar erraketista (h. 2014).
- 1943 - Jesus Riaño, gipuzkoar kirol-kazetaria (h. 2021).
- 1947 -
- Nicolás Estéfano, Bara, Athleticeko futbolaria (h. 2016).
- Pablo González de Langarika, bilbotar poeta eta editorea (h. 2016).
- 1948 - Joxe Manuel Odriozola, gipuzkoar idazlea.
- 1952 - Iñaki Zabaleta, nafar idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea.
- 1957 - Iñaki Ezkerra, bizkaitar gaztelaniazko idazlea, kazetaria eta Ermuko Foroko lehendakari ohia.
- 1962 -
- Norberto de la Mata, bizkaitar abokatu eta zigor-zuzenbideko katedraduna.
- Carlos Terrazas, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- 1964 - Ernesto Valverde, arabar futbolari ohia eta entrenatzailea, Cáceresen.
- 1971 - Luis Pérez Pascual, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1974 -
- Ander Gil, bizkaitar politikaria.
- Helena Resano, nafar kazetari eta telebista-aurkezlea.
- 1975 - Raúl, arabar pop abeslaria.
- 1979 - Álvaro Martínez Aginaga, nafar futbolaria.
- 1980 - David Movilla, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- 1983 -
- Mikel Arruabarrena, gipuzkoar futbolaria.
- Aratz Mendizabal, Mendizabal I.a, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1990 - Eder Vilarchao, bizkaitar futbolari ohia.
- 1992 - Ander Zabala, bizkaitar arraunlaria.
- 1994 - Lucas Egibar, gipuzkoar snowboardlaria.
- 1995 - Ignacio Solorzano, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- 1999 - Jon Gisasola, Zelai V.a, bizkaitar harri-jasotzailea.
- 2000 - Idoia Arrazubi, nafar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1471 - Elisabetta Gonzaga, Italiar Pizkundeko aitoren alaba (h. 1526).
- 1711 - Luis Vicente de Velasco, Espainiako Itsas Armadako komandantea, errege ontzien kapitain bezala nabarmendua (h. 1762).
- 1737 - Thomas Paine, britainiar-estatubatuar pentsalari politiko, iraultzaile, ilustratu eta liberala, anarkismoaren aitzindaria (h. 1809).
- 1772 - Frans Mikael Franzen, suedierazko finlandiar poeta (h. 1847).
- 1773 - William Henry Harrison, Ameriketako Estatu Batuetako 9. presidentea (h. 1841).
- 1783 - Vasili Zhukovski, errusiar olerkaria (h. 1852).
- 1827 - William Dwight Whitney, estatubatuar hizkuntzalaria (h. 1894).
- 1830 - Abdulaziz I.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1876).
- 1854 - Aletta Jacobs, herbeeretako mediku, bakezale, sufragista, emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta asmatzailea (h. 1929).
- 1863 - Anthony Hope, ingeles idazlea (h. 1933).
- 1865 - Erich Dagobert von Drygalski, alemaniar geografo, geofisikari, botaniko eta zientzialari polarra (h. 1949).
- 1867 - Söseki Natsume, japoniar idazlea (h. 1916).
- 1874 - Vsevolod Meyerhold, errusiar eta sobietar antzerkiko zuzendari, aktore eta ekoizlea (h. 1940).
- 1884 - Josep Carner, poeta katalanen printzea, kataluniar poeta, kazetari, antzerkigile eta itzultzailea (h. 1970).
- 1885 - Alban Berg, austriar musikagilea (h. 1945).
- 1891 -
- Ronald Colman, ingeles aktorea (h. 1958).
- Pietro Nenni, italiar sozialismoaren lider historikoa (h. 1980).
- 1892 - Fiodor Raskolnikov, errusiar militante boltxebikea (h. 1939).
- 1902 -
- Léon M´Ba, Gabongo lehenengo presidentea (h. 1967).
- Ofelia Rodríguez Acosta, kubatar idazle, kazetari, feminista eta ekintzailea (h. 1975).
- 1907 - Harold Scott MacDonald Coxeter, britainiar matematikaria (h. 2003).
- 1909 -
- 1910 - Jacques Monod, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1976).
- 1920 - Fred Allen, zeelandaberritar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2012).
- 1923 -
- Brendan Behan, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuen irlandar poeta, idazle eta dramagilea (h. 1964).
- André Gorz, austriar-frantziar idazle eta filosofoa (h. 2007).
- Fernanda de Utrera, andaluziar flamenko-kantaria (h. 2006).
- 1926 - Garret FitzGerald, Irlandako Taoiseacha (h. 2011).
- 1928 - Rinus Michels, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (h. 2005).
- 1931 -
- Thomas Bernhard, austriar idazlea (h. 1989).
- Josef Masopust, txekiar futbolaria (h. 2015).
- Robert Morris, estatubatuar artista bisuala, artista kontzeptuala eta idazlea (h. 2018).
- 1932 - Gerhard Richter, alemaniar margolaria.
- 1938 - Jovette Marchessault, kanadar margolari, eskultore, eleberrigile eta antzerkigilea (h. 2012).
- 1940 - J.M.Coetzee, hegoafrikar idazlea, 2003ko Literaturako Nobel Saria.
- 1942 -
- Manuel Castells, soziologia eta hiri eta lurralde planeamenduko irakaslea Berkeley-ko Unibertsitatean.
- Carole King, estatubatuar abeslari, pianista eta musikagilea.
- 1943 -
- Joe Pesci, estatubatuar aktorea, musikaria eta umorista.
- Joseph E. Stiglitz, estatubatuar ekonomialari eta idazlea, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1944 -
- Manuela Carmena, espainiar politikari eta epaile ohia, Madrilgo alkatea.
- Alice Malsenior Walker, estatubatuar idazlea.
- 1945 -
- Mia Farrow, estatubatuar aktorea.
- Yoshinori Ohsumi, japoniar biologoa, 2016ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1946 - Marie France, frantziar abeslari eta aktore transexuala.
- 1947 -
- Nicanor de Carvalho, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2018).
- Erik Olin Wright, estatubatuar soziologoa, marxismo analitikoaren ordezkari nagusietakoa (h. 2019).
- 1950 - Javier Mariscal, espainiar industria diseinugile eta komikigilea.
- 1953 -
- Ciarán Hinds, irlandar aktorea.
- Lawrence Venuti, estatubatuar itzulpengintzaren teorialari eta kritikoa.
- 1957 - Ruy Ramos, brasildar-japoniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1958 - Sandy Lyle, eskoziar golfari ohia.
- 1959 -
- Ali Bongo Ondimba, Gabongo presidentea.
- Filipe Nyusi, Mozambikeko presidentea.
- 1960 - Peggy Whitson, estatubatuar biokimikaria eta NASAko astronauta, ibilaldi espazial gehien egin dituen emakumezkoa .
- 1963 - Lolo Ferrari, frantziar dantzaria, abeslaria eta aktore pornografikoa (h. 2000).
- 1965 - Velimir Perasović, saskibaloi-jokalari ohia eta saskibaloi-entrenatzailea.
- 1969 - Pavel Tonkov, errusiar txirrindulari ohia.
- 1971 -
- Adeline Blondieau, frantziar aktorea.
- Xabier Iriondo, italiar musikaria.
- 1973 - Svetlana Boginskaya, bielorrusiar gimnasta ohia.
- 1974 - Jordi Cruyff, kataluniar-herbehereetar futbolari ohia.
- 1975 - Kurt-Asle Arvesen, norvegiar txirrindulari ohia.
- 1978 - Laurel Hubbard, zeelandaberritar pisu-jasotzailea, Olinpiar Jokoetan parte hartu duen lehenengo emakume transgeneroa.
- 1979 - Zhang Ziyi, txinatar aktorea.
- 1980 - Angelos Charisteas, futbolari greziarra.
- 1981 - Tom Hiddleston, ingeles zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1982 - Estiven Vélez, kolonbiar futbolari ohia.
- 1984 -
- Pilar Carracelas, kataluniar kazetaria.
- Kiko Rivera, Paquirrín, espainiar hedabideetako pertsonaia mediatikoa.
- 1985 - Daniela Blume, kataluniar kazetaria eta dantzaria.
- 1987 -
- Michael B. Jordan, estatubatuar aktorea.
- Rose Leslie, eskoziar aktorea.
- 1990 - Camille Winbush, estatubatuar aktorea.
- 1993 - Wataru Endo, japoniar futbolaria.
- 1996 - Lola Le Lann, frantziar aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1923 - Cesáreo Sanz Escartín, nafar politikari karlista eta militarra, Madrilen (j. 1844).
- 1928 - Luis Otxaran, bizkaitar argazkilari eta eleberrigilea (j. 1858).
- 1945 - Filipe Etxebarria, bizkaitar idazlea eta itzultzailea eta apaiz karmeldarra, Liman (j. 1898).
- 1947 - Gustavo Maeztu, euskal margolari kostunbrista (j. 1887).
- 1966 - Ignacio Hidalgo de Cisneros, arabar militarra, Bukaresten (j. 1894).
- 1983 - Mercedes Zubikaray, gipuzkoar erraketista (j. 1920).
- 1992 - Juanita Ibaibarriaga, bizkaitar euskaltzalea eta ekintzailea (j. 1934).
- 1995 - Imanol Lertxundi, militante ezkertiar eta abertzalea, bihotzekoz Ertzaintzaren karga baten ondoren (j. 1926).
- 2008 - Genaro Zelaieta, nafar futbolaria (j. 1954).
- 2010 -
- Jon Etxeandia Zorroza, bizkaitar ETAkidea, poeta eta idazlea (j. 1962).
- Seber Ormaza, euskal herritar politikari eta abestigilea (j. 1925).
- 2018 -
- Adrián Amantegi, bizkaitar enpresaburua, Mañariko Harrobien jabea (j. 1928).
- Jesús Larralde, nafar farmakologoa (j. 1920).
- 2022 -
- Julene Eguzkizaga, bizkaitar maistra (j. 1928).
- Jean-Marc Orgogozo, lapurtar neuropsikiatra eta ikertzailea, Bordelen (j. 1949).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1199 - Minamoto no Yoritomo, Kamakura shogunerria edo bakufuaren sortzailea (j. 1147).
- 1450 - Agnès Sorel, Dame de beauté, frantziar noblea (j. c. 1422)
- 1555 - Christian Egenolff, Frankfurteko lehendabiziko inprimatzaile eta argitaratzaile garrantzitsua (j. 1502).
- 1588 - Álvaro de Bazán, espainiar militar eta almirantea (j. 1526).
- 1619 - Lucilio Vanini, italiar filosofo, fisikari eta librepentsalaria, libertinaje intelektualaren ordezkari nagusienetarikoa (j. 1585).
- 1670 - Frederiko III.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1609).
- 1675 - Gerrit Dou, herbeheretar margolaria, Herbehereetako Urrezko Arokoa (j. 1613).
- 1824 - Anna Katharina Emmerick, alemaniar lekaimea (j. 1774).
- 1857 - Dionysios Solomos, Greziako poeta nazionala (j. 1798).
- 1874 -
- Jules Michelet, frantziar historialari eta idazlea (j. 1798).
- Ségurreko kondesa, errusiar jatorriko frantziar idazlea (j. 1799).
- 1881 - Fiodor Dostojevski, errusiar idazlea (j. 1821).
- 1891 - Johan Jongkind, herbeheretar margolaria (j. 1819).
- 1894 - Maxime Du Camp, frantziar idazle eta argazkilaria (j. 1822).
- 1905 - Adolph Menzel, alemaniar margolaria (j. 1815).
- 1908 - Clara Corral, galiziar poeta (j. 1847).
- 1924 - Nils Kjær, norvegiar idazlea (j. 1870).
- 1926 - Larisa Reisner, Polonian jaiotako errusiar boltxebikea (j. 1895).
- 1927 - Charles Doolittle Walcott, estatubatuar paleontologo eta naturalista, Burgess Shale aztarnategiaren aurkitzailea (j. 1850).
- 1936 - Caroline Furness, estatubatuar astronomoa (j. 1869).
- 1938 - Axel Paulsen, norvegiar izotz-gaineko patinatzailea (j. 1855).
- 1941 - Elizabeth von Arnim, ingeles idazlea (j. 1866).
- 1942 - Lauri Kristian Relander, Finlandiako presidentea (j. 1883).
- 1943 - Alice Archenhold, alemaniar astronomoa (j. 1874).
- 1957 - Miklós Horthy, Hungariako erregeordea (j. 1868).
- 1960 -
- Alexandre Benois, errusiar margolari eta eszenografoa (j. 1870).
- Ernő Dohnányi, hungariar musikagile, piano-jotzaile eta orkestra-zuzendaria (j. 1877).
- 1963 - Abdul Karim Kassem, Irakeko militar eta buruzagia (j. 1914).
- 1977 - Sergei Iliuxin, sobietar hegazkinen diseinatzailea (j. 1894).
- 1978 - Costante Girardengo, Campionissimo , italiar txirrindularia (j. 1893).
- 1979 - Dennis Gabor, hungariar-britainiar fisikaria, 1971ko Fisikako Nobel Saria (j. 1900).
- 1981 - Bill Haley, estatubatuar musikaria, rock and rollaren sortzaileetako bat (j. 1925).
- 1984 - Juri Andropov, Sobietar Batasuneko burua (j. 1914).
- 1989 - Osamu Tezuka, japoniar komikigile eta film ekoizlea (j. 1928).
- 1991 - Daigoro Kondo, japoniar futbolaria (j. 1917).
- 1994 - Howard Martin Temin, estatubatuar biologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1934).
- 1995 - James William Fulbright, estatubatuar hezitzaile eta politikaria (j. 1905).
- 1996 - August Kühn, alemaniar idazlea (j. 1936).
- 1997 - Fritz Grasshoff, alemaniar idazlea (j. 1913).
- 1998 - Halldór Laxness, islandiar idazlea, 1955eko Literaturako Nobel Saria (j. 1902).
- 2001 - Herbert Simon, estatubatuar ekonomista eta zientzialaria, 1978ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1916).
- 2002 - Margaret Windsor, Ingalaterrako Jurgi VI.aren eta Elisabete Erregina Amaren bigarren alaba (j. 1930).
- 2003 - Herma Bauma, austriar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezialista (j. 1915).
- 2006 - Phil Brown, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- 2007 - Alejandro Finisterre, galiziar asmatzailea eta editorea, futbolinaren asmatzailea (j. 1919).
- 2009 - Eluana Englaro, auto istripu larri baten ondorioz hamazazpi urtez koman egon zen italiar emakumea (j. 1970).
- 2010 - Walter Frederick Morrison, estatubatuar asmatzailea, frisbeearen asmatzailea (j. 1920).
- 2018 -
- Jóhann Jóhannsson, islandiar konpositorea (j. 1969).
- Alfonso Lacadena, espainiar hizkuntzalari eta ikerlaria, epigrafian aditua (j. 1964).
- 2019 -
- Cadet, britainiar raperoa (j. 1990).
- Aina Moll Marquès, Herrialde Katalanetako filologo eta politikaria (j. 1930).
- Tomi Ungerer, frantziar marrazkilari eta ilustratzailea (j. 1931).
- 2020 -
- Mirella Freni, italiar opera sopranoa (j. 1935).
- David Gistau, espainiar telebista-gidoilaria, bidaia berri-emailea, zutabegilea eta eleberrigilea (j. 1970).
- 2021 - Chick Corea, estatubatuar jazz-musikako piano-jotzailea (j. 1941).
- 2022 -
- Sebastian Bieniek, alemaniar gidoilari, ekoizle, margolari, aktore eta zinema zuzendaria (j. 1975).
- Betty Davis, estatubatuar funk eta soul musikaren emakume abeslaria (J. 1944).
- Alicia Hermida, espainiar aktorea eta interpretazio-irakaslea (j. 1932).
- Ian McDonald, ingeles musikaria, King Crimson eta Foreigner taldeen sortzailea (j. 1946).
- 2023 - Charlie Faulkner, galestar errugbilaria (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Akier eta Ania.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |