Sistemen diseinua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistemen Diseinua hardwarearen eta softwarearen arkitektura, osagaiak, moduluak eta zenbaketa-sistema baten datuak definitzeko artea da, zenbait eskakizun asetzeko . Sistemen analisien hurrengo etapa da.

Sistemen diseinuak rol errespetatuago eta erabakigarriago bat du datu-prozesaketaren industrian. Multiplataforma softwarearen garrantziak softwarearen ingeniaritza hazi du sistemen diseinuei esker.

Objektuetara zuzendutako analisi eta diseinuen metodoak, gehien erabiltzen diren metodoak bihurtzen ari dira sistemen diseinuetarako . UMLa (Modelaketarako lengoaia bateratua) Objektuetara zuzendutako analisi eta diseinuen estandar bat izatera heldu da. Oso erabilia da softwarearen sistemen modelatuarentzat eta bere erabilera handitu da softwarea ez den diseinuentzat ere, hala nola erakundeentzat.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistemen Diseinuen sarrera. Sistemen diseinua da sistemen garapenaren alde irudimentsu eta erronkatsuena. Berak ematen ditu, erabiltzaileen beharretan, sistema gomendioak inplementatzeko ulermena eta prozedura-xehetasunak. Diseinua, garapen-fase logiko eta fisikoen artetik doa. Sistema berri bat diseinatzean, sistemaren analistak, bete nahi den diseinuaren helburuen ulermen garbi bat izan behar du. Lehenengo pausoa, irteera nola eta ze formatutan ekoiztua izango den zehaztea da. Bigarrena, sarrera datuak eta fitxategi nagusiak, proposatutako irteeraren beharrak bete ahal izateko moduan diseinatu behar dira. Eragiketa-faseak programen eraikitze eta probekin garatzen dira.

Sistema baten diseinua definitua izan daiteke , zenbait teknika eta oinarri aplikatzearen prozesu bezala, gailu bat definitzeko asmoarentzat , prozesu bat edo sistema bat, aski zehaztua, bere gauzatze fisikoa baimentzeko. Honela sistemen diseinua, soluzio bat da, sistema berri baten eraketara hurbiltzeko nondik norakoetan. Honela, fase garrantzitsuek hornitzen dituzte beharrezko ulermen eta prozedura xehetasunak, sistema gomendioak inplementatzeko bideragarritasun azterketan. Diseinu pausoak, datu-diseinu bat, diseinu arkitektonikoa, eta prozedura-diseinu bat ematen ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]