Skinnera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Skinnera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaTrilobozoa
Generoa Skinnera
[[|]]

Skinnera Ediacararra garaian bizi izan ziren fosilen genero bat da. Espezie bakarra ezagutzen da, Skinnera brooksi[1].

Aurkikuntza eta taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A.L. Halliday geologoak eta M.M. Bruer laguntzaileak aurkitu zuten Australia iparraldeko Skinner mendian, hortik izena, eta Mary Wade paleontologoak deskribatu zuen 1969 urtean[2]. Aurkitu diren ale guztiak eremu hartan aurkitu dira geroztik. Hallidaya brueri ere aurkitu da inguruan, Skinnera-ren oso antzeko fosila.[3]

Hasiera batean marmoka gisa identifikatua izan bazen ere[1] gaur egun trilobozoa dela uste da[4], hauek ere Cnidaria filumekoak dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skinnera irudiko animalia txikien artean erdian dagoena da. Disko itxurako animalia txikia zen, 3'9 eta 32 mm-ko diametro arteko fosilak aurkitu dira. Animalia zapalak ziren, gehienez ere 2 mm-ko altueradunak. Erdialdean poltsa itxurako hiru depresio ikusten dira fosiletan eta urdaila izan zitekeela pentsatzen da. Depresio hauek inguratzen zulo txiki ugari dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Wade, Mary. (1969). Medusae from uppermost Precambrian or Cambrian sandstones, central Australia. Palaeontology. 12:, 351–365 or..
  2. «Fossilworks: Skinnera brooksi» fossilworks.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Fedonkin, Mikhail A.. (2007). The Rise of Animals: Evolution and Diversification of the Kingdom Animalia. JHU Press ISBN 9780801886799..
  4. (Ingelesez) Dzik, Jerzy. (2003-02-01). «Anatomical Information Content in the Ediacaran Fossils and Their Possible Zoological Affinities» Integrative and Comparative Biology 43 (1): 114–126.  doi:10.1093/icb/43.1.114. ISSN 1540-7063. (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]