Cnidaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cnidaria
Ediacarar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaEukaryota
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
Filuma Cnidaria
Klaseak

Cnidaria (grezieratik, kníde, asuna eta latinetik arium, sustantibo bat egiteko erabiltzen den atzizkia) 10.000 bat espezie biltzen dituen filum bat dira. Knidarioak animalia sinpleak dira, uretan baino ez direnak bizi, batez ere itsasoetan. Filumaren izena espezie guztiek duten zelula erresumingarriengatik dator, cnidozito izenekoak. Knidozito hauek duten ile erresumingarria (cnidozilio) ukitzen denean gertatzen da erresumin hori. Simetria erradiala dute eta euren gorputz plana zaku baten antzekoa da. Nerbio zelulak eta zentzu organoak dituzten animalia sinpleenak dira.

Ziurrenik Ediacarako faunaren barnean animalia hauen ordezkariak bazeuden, orain dela 600 milioi urte. Koralak, marmokak eta polipoak daude talde honen barruan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cnidaria Aldatu lotura Wikidatan