Skjálfandi

Koordenatuak: 66°05′49″N 17°33′14″W / 66.096933°N 17.553864°W / 66.096933; -17.553864
Wikipedia, Entziklopedia askea
Skjalfandi» orritik birbideratua)
Skjálfandi
Motabadia
Geografia
Map
Koordenatuak66°05′49″N 17°33′14″W / 66.096933°N 17.553864°W / 66.096933; -17.553864
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daOzeano Artikoa
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakNorðurland eystra
Hidrografia
Betebidea

Skjálfandi, fiordoa baino gehiago badia da, Islandiako iparraldean kokatuta dagoena. Skjálfandi hitzak, "lurrikararen badia" esan nahi du, bertan sarri gertatzen den fenomenoa delako. Hala ere, mugimendu hauetako gehienak, soilik sismografoen bidez baino ezin dira nabaritu.

Badia, jatorrian, glaziarren aktibitateagatik sortua, bi ibairen itsasoratze lekua da: Skjalfandi Floi, jatorri glaziarrekoa, eta Laxa, azken hau, bere uretan aurkitzen diren izokinengatik ospetsua.

Badiako herririk garrantzitsuena Húsavík da, hain zuzen ere, Kinnarfjöll mendikate ederraren parean, badiaren beste aldean dagoena eta urte osoan zehar elurrez estalia dagoena. Bere punturik altuena, 1.100 metroko garaieran dago, eta jatorri bolkanikokoa da.

Garðar Svavarsson bikingo suediarra, Islandian bizitzen jarri zen lehen europarra izan zen, 860an. Bere etxea, badia honetan eraiki zuen, non zenbait negu eman zituen, uhartea berriz uztea erabaki aurretik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Islandia
Artikulu hau Islandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.