Sodankyläko eliza zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sodankyläko eliza zaharra
Sodankylä vanha kirkko.JPG

Eliza 2007ko udan.

Udalerria Sodankylä, Lappi
Herrialdea  Finlandia
Erlijioa Luteranoa
Eserleku-kop. 220 eserleku
Garaia 1689. urtean amaitua
Helbidea Kirkkotie 1, 99600. Elizatea
Sodankyläko eliza zaharra hemen kokatua: SodankyläErdigunea
Sodankyläko eliza zaharra
Sodankyläko eliza zaharra
Webgune ofiziala (Finlandieraz)

Sodankyläko eliza zaharra (finlandieraz, Sodankylän vanha kirkko; ipar samieraz, Soađegili boaris girku)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodankylä inguruan eliza bat eraikitzeko lehenbiziko saiakera 1674. urtekoa da. Hain zuzen, XVII. mendean, Suediar Inperioak boterea sendotzeko saiakerak egin zituen mendeko lurraldeetan, hauen artean, Laponia ipar-ekialdean. Eskualde honetan, erlijio propioa zuten samiak bizi ziren nagusiki, eta kritautasunaren eta eliza luteranoaren laguntzaz, Inperioaren agintea hedatu nahi izan zen bertan; horrela, 1646an aurreneko elizak eraiki ziren Inari, Kemijärvi eta Kuusamo herrietan. Karlos XI.a erregeak, egitasmoak izandako arrakasta ikusirik, tenpluen kopurua handitzea erabaki zuen, eta, 1674. urtean, Sodankylän eliza bat eraikitzeko ahalegina egin zuen. Hala ere, egitasmoak porrot egin zuen, Sompio eta Sodankylä herrietan bizi ziren samiek proiektua errefusatu egin baitzuten; herritarren iritziz, eraikita zeuden tenpluak nahikoak ziren sinestunen kristau beharrak asetzeko [1].

Eliza 1920ko hamarkadan.

Dena den, hamaika urte geroago, 1685ean, Kittilä, Sodankylä eta Sompioko herritarrek eurek eskatu zioten Johan Tuderus Kemiko parrokiako buruari eliza bat eraikitzeko baimena eman zezan. Tenplu berriek hauek jaso zituzten herriei ekarritako oparotasuna aztertu ostean, proiektua abian jartzeko gogoa erakutsi zuten biztanleek. Horrela, Västerbotten probintziako Hans A. Kruse gobernadorearen esku utzi zen egitasmoa eta honek Jeesiöjoki eta Kitinen ibaien artean egurrezko eliza eraikitzeko erabakia hartu zuen 1687an. Azkenean, 1688ko irailaren 23an, Karlos XI.a erregeak gobernadorearen kobrezko 900 txanponen aurrekontua onartu, eta udazkenean bertan, tenplua eraikitzen hasi ziren [1].

Egurrezko elizaren arkitektoa edo diseinatzailea ezezaguna da; dena den, 1684an eraiki zen Tornioko elizan lan egin zuten zurginek Sodankyläkoaren eraikuntza-lanetan ere parte hartu zutela uste da. Bestetik, eraikinaren sarrera atean, bi grabatu daude: "MM" eta "168~". Bigarrena eraikuntza urtea dela pentsatzen da, eta lehenengoa, aldiz, arotz nagusiaren izenaren inizialak, beharbada, Tornion lan egin zuen Mikko Mikonpoika jaunarenak. Hala ere, kontua ez da argi [1].

Sodankyläko elizak, azkenik, 1689an ireki zituen ateak. Hasiera batean, Kemiko parrokia barruko kapera izan zen, baina, 1747. urtean, Sodankylä, Sompio, Kittilä eta Keminkylä (gaur egungo Pelkosenniemi eta Savukoski) herriak batu, eta parrokia burujabea eratu zuten. Hala ere, eliza mende batean txiki gelditu zen, eta 1859. urtean harrizko eliza berria eraiki zenean, alde batera utzi zen.

1926. urtean eliza goitik behera berriztatu zen, baina jatorrizko diseinua eta materialak mantendu egin ziren. 1992 eta 1995 urte artean, Finlandiako Antzinako eraikinen Batzordeak teilatua, sabaia eta kanpoko estalkia konpondu egin zituen. Guar egun, elizak udaran elizkizunak ospatzen ditu, eta ezkontzak ospatzeko leku ospetsua bihurtu da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Built in 1689 for the people of central Lapland, the old timber church in Sodankylä is one of the wooden churches to survive in Lapland. Following the completion of the new stone church, the old church was decommissioned in 1859. In terms of style, the church is a sample of Finnish medieval ecclesiastic architecture and Ostrobothnian wooden church designs. The church was restored in 1926 and the shingled roof and external cladding repaired during 1992-95 by the National Board on Antiquities. The church is unique in having preserved its original design and atmosphere throughout centuries.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Pettersson (1984)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maunu, Eero: Sodankylän Vanha kirkko. Sodankylän ja Sompion kotiseutujulkaisu. Sodankylä: Sodankylä-seura ry, 1991.
  • Museovirasto: Museovirasto restauroi – Sodankylän kirkko Museovirasto. (finlandieraz)
  • Paavilainen, Reijo: Sodankylän kansanopiston ja vanhan kirkon pienoismallit. Sodankylä: Sodankylä-seura ry, 1999.
  • Pettersson, Lars & Knapas, Marja Terttu & Riska, Tove: Sodankylän kirkot. Tammisaari: Museovirasto, 1984. ISBN 951-9074-89-9.
  • Rönkkö, Pekka: Noitarummusta kirkkauden kruunuun. Oulu: Kustannusosakeyhtiö Pohjoinen, 1985. ISBN 951-749-005-4.
  • Sinisalo, Antero & Lilius, Henrik: Kauneimmat kirkkomme. Jyväskylä: K. J. Gummerus, 1962.
  • Sodankylän kunta: Vanha kirkko (v. 1689), Sodankylän kunta. (finlandieraz)
  • Sodankylän seurakunta: Sodankylän uusi kirkko. Sodankylä: Sodankylä-seura ry, 1999.
  • Söderholm, Stina & Söderholm, Lawe: Lapin kirkot – Pohjoiskalotin kirkot: II. zatia. Pello: Pohjan Väylä, 2005. ISBN 952-5271-36-6.
  • Yli-Tepsa, Matti: Santeri Ivalo. Sodankylä: Sodankylä-seura ry, 1999.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sodankyläko eliza zaharra Aldatu lotura Wikidatan