Savukoski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Savukoski

Savukoskiko armarria
Armarria
Berezko izena Savukosken kunta
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Lappi eskualdea
Ekialdeko Lappi barrutia
Alkatea Mauri Aarrevaara
Sorrera 1916
Savukoski Finlandiako mapan
Koordenatuak 67° 17′ 30″ N, 28° 09′ 40″ E / 67.29167°N,28.16111°E / 67.29167; 28.16111Koordenatuak: 67° 17′ 30″ N, 28° 09′ 40″ E / 67.29167°N,28.16111°E / 67.29167; 28.16111
Azalera
-Ur-azalera
6.496,65 km² [1]
58,03 km² (%0,9)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
1.178 (2009.12.31) [2]
0,18 bizt/km²
(2008) [3]
% 99,5 (ofiziala)
% 0,2
% 0,3
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Savukoski Aldatu lotura Wikidatan

Savukoski (Inariko samieraz: Suovvaguoika; ipar samieraz: Suovâkuoškâ) Finlandiako iparraldeko Lappi lurraldean dagoen udalerri handi bat da. 6.496,65 km² ditu, eta dentsitate txikieneko udalerria da, 1.200 biztanle inguru besterik ez baita han bizi. Azalera horren heren bat, natura babesteko eremuek osatzen dute; esaterako, Urho Kekkonen Parke Nazionalak, Kemihaara eta Tuntsa eremu basatiek eta Maltio eta Värriö natura erreserba hertsiek. Eremu horietan Lappi lurraldean nagusi den natura aurki daiteke: izeidiak (izei gorriak) eta pinudiak basoetan, arrano beltzak, belatz txikiak, elur-oreinak, igarabak eta jatunak faunan, eta abar. Izan ere, hamar elur-orein daude biztanle bakoitzeko.

Udalerrian Korvatunturi («Belarri mendixka») dago, Urho Kekkonen Parke Nazionalean eta Errusiako mugan. Mendixka horretan, finlandiar kondairak dioenez, Bizarzuri bizi da; bertatik, Finlandia haur guztien nahiak entzuten ditu. Mendixka honetatik ere, Lappi eta Finlandia osoko ibai garrantzitsuenetako bat sortzen da, Kemi. Ibai horrek udalerrian biztanle gehien dituen Savukoski kirkonkylä herrixka gurutzatzen du hegoaldean.

Finlandiako Dukerri Handiak 1916. urtean sortu zuen basogintzara eta elur-oreinen abeltzaintzara emandako udalerri hau; hala ere, gaur egun, turismoak geroz eta eragin handiagoa du diru-sarreretan. Gainera, 1967. urtean, Kemira GrowHow enpresak fosfato meatze bat ireki zuen; fosfatotik ateratzen da nekazaritzan ongarritzat erabiltzen den fosforo gehiena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Savukoskiko geografia»

Zirkulu polar artikoaren iparraldean dago udalerria; beraz, eremu artikoan. Ingurune menditsu batean dago, Karelida mendilerroan zehazki, baso eta eremu paduratsu eta zingiratsuan. Bizilagunak Pelkosenniemi eta Salla hegoaldean, Sodankylä udalerria ipar-mendebaldean eta Errusiako Murmansk udalerria ekialdean dira. Klima kontinentala da nagusi prezipitazio urriekin urte osoan zehar. Udak motzak eta epelak dira, non ekain eta uztail bitarteko hiru astetan gauerdiko eguzkia bihurtzen den nagusi; negu izoztuak aldiz, luzeak izan ohi dira, zazpi hilabete gutxi gorabehera, eta lurzoru elurtuak azarotik maiatza arte irauten du. -5 °C, gutxi gorabehera. Aurora Borealak, neguko gau izoztu eta luzeetan zerua argitzen duten argiak dira eta irail-urri eta otsail-martxo bitartean agertu ohi dira, batez ere, ordu txikitan eta zeru oskarbian.

Luirojoki edo Luiro ibaiaren ur-lasterrak.
Tanhua herriaren ingurua udaran.

6,496.65 km²-ko azalera duen udalerri honen heren bat, bertako natura babesten duten eremu babestuek osatzen dute; esaterako, Urho Kekkonen Parke Nazionalak, Kemihaara eta Tuntsa eremu basatiek, eta Maltio eta Värriö natura erreserba hertsiek. Eremu babestu horiek ibilzale eta xendazaleentzat prestaturiko bidez beterik daude, bertako natura basatiaz gozatzeko egokiak. Urho Kekkonen Parke Nazionala Finlandia osoko eremu babestu handienetan bigarrena da, eta ikusgarriak dira bertako, Luttojoki, Muorravaarakkajoki eta Suomujoki ibaiek sorrarazi dituzten ibarrak; udalerriaren partean, aldiz, aipatzekoak dira izeidi (izei gorriak) eta pinudiak. Errusiako mugan Korvatunturi dago, "Belarri mendixka", finlandiarren ustez Bizar Zuri Gabonetako pertsonaia ospetsuaren etxea. Udalerria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen eta Lappi eta Finlandiako ibai nagusienetakoa den ibaia, Kemijoki ibaia, Korva mendixkan jaiotzen da. Kemijoki eta Värriöjoki ibaien inguruan, landare eta fauna multzo handia erakartzen duten padurak eta eremu zingiratsuak zabaltzen dira.

1960ko hamarkadan, Tuntsa Eremu Basatiko basoak erre zituen sute bat izan zen, Finlandian inoiz bizi izan den sute bortitz eta zorigaiztokoena. 20.000 hektarea baso erre ziren guztira Errusian eta Finlandian, eta hala hondatu zen natura berreskuratzeak urte asko eman zituen. Gaur egun, oraindik, sutearen kalteak ikus daitezke inguruko soilguneetan.

Eremu babestu horietan animalia ugari dago, batez ere hegaztiak; kalkulatu dutenez, gutxienez ehun eta hogeita hamar hegazti espeziek egiten dute habia hor, eta hegazti horietatik % 70 migratzaileak dira. Haien artean, arrano beltzak, belatz handiak, birigarro txikiak, borrokalariak, ipar belatzak, ipar eskinosoa, hegoaldetik lehen iristen diren ipar gailupak, istingorrak, kuliska pikarta, landa txirta, nagusi diren mendi txontak, okil txikia, txio horiak, txirri lepokodunak, txoka gorritzak eta urre txirriak.

Bestalde, hogeita bat ugaztun desberdin aurkitu dira udalerriko lurretan; altzeak, azeri artikoak, elur oreinak, erbiak, erbinude zuriak, hartz arreak, igarabak, ipar-katamotzak, jatunak, lepahoriak, otsoak eta sugegorri gutxi batzuk, esaterako [4].

Udalerriko ibaiak, haien artean Kemijoki ibai ospetsua, amuarrain arrunta bezalako arrainak daude ahur betez; ondorioz, urtero arrantza-zale asko gerturatzen da aintzira eta ibai emaritsuetara.

1967. urtean, Kemira GrowHow enpresak kudeatu eta ongarritzeko erabiltzen den fosforo kantitate ugari duen fosfatoa industeko meatze bat ireki zen.

  • Urho Kekkonen Parke Nazionala: Inari, Sodankylä eta Savukoski udalerrien artean dagoen parke nazionala da, Lemmenjoki ondoren, herrialdeko babestutako eremu zabalena dena; guztira, 2.550 km²-ko azalera du. Parke nazionala 1983. urtean sortu zen eskualdeko arro nagusiena babesteko asmoz, izan ere, Ozeano Artikora eta Botniako Golkora doazen Lappiko ibai gehienak sortzen dira bertan. Animalia aniztasuna ere garrantzitsua da eta arrantza zenbait ibaitan onartua dagoen arren, ehiza guztiz debekatua dago. Gainera, oinezkoentzako, eskiatzaileentzako eta txirrindularientzako ibilbideak daude, berrehun baino gehiago. Guztira, 2010ean, 287.500 bisitari joan zen parke nazionalera eta, horrela, Savukoskiren eta bizilagunen ekonomiaren pisuzko osagarria bihurtu da azken urteotan [5][6].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Savukoskiko historia»

Samiak izan ziren udalerriko biztanle nagusiak historiaurretik XVII. mendera. Harri eta Burdin Aroetako samien aztarnak aurkitu dira; hain zuzen, Finlandiako brontzezko arma zaharrena, k.a. 300. urtearen ingurukoa, Savukoskiko Kuosku herrixkan aurkitu zen. Garai haietan ibaiak zirenez komunikatzeko bide bakarrak, samiek beren bizimodu nomada alde batera utzi eta, esaterako, Kemijoki ibaiaren ertzean egonkortu ziren. Elur oreinen abeltzainak, arrantzaleak, ehiztariak eta biltzaileak ziren batik bat. Hala ere, XVII. mendearen hasieran, ibaietatik igotzen hasi ziren kristau errusiarrak iritsi ziren ingurune hauetara.

Bertara iritsi zen lehen finlandiarra Jaakko Karppinen izan zen, 1697. urteko idatzietan agertzen denez. Bertako ibaien emankortasunak finlandiar kolono gehiago erakarri zituen eta laster bertako sami biztanleria xurgatu zuen. Errusiarren eta suediarren arteko lurraldea zen, eta ika-mika asko izan zen bi inperioen artean, harik eta 1809. urtean Finlandia Errusiar Inperioaren esku gelditu zen arte. Finlandiak independentzia lortu baino urtebete lehenago, 1916. urtean, Finlandiako Dukerri Handiak udalerri izendatu zuen Savukoski.

Errusiako mugan dagoenez, II. Mundu Gerrak erdi-erdian harrapatu zuen udalerria. Finlandiarrak, sobietarren beldur ziren eta haien independentzia estatusa mantendu nahian, Alemania Naziarekin tratuetan hasi ziren. Neguko Gerra hasi zen. Udalerriko biztanleak ebakuatuak izan ziren SESB Salla udalerri bizilaguna erasotzen hasi zirenean. Gerra amaitu ostean, alemaniarrek zuzenki parte hartu zuten beste gerra bat hasi zen, Jarraipenaren Gerra. Gerra honetan, sobietarrek, ezustean harrapatu zituzten Kuosku eta Seitajärvi herrixketako biztanleak eta asko hil egin zituzten herrixkak erre ostean. Finlandiak SESBekin bake-akordio bat sinatu ondoren, alemaniarrak nazkaturik, herrialdetik irteterakoan Savukoski osoa erre zuten.

Berregituratzea luzea izan zen, ia hogei urte iraun zuen. Gainera, 1960ko hamarkadan Tuntsa Eremu Basatiko basoak erre zituen sute bat izan zen, Finlandian inoiz bizi izan den sute bortitz eta zorigaiztokoena. 20.000 hektarea baso erre ziren guztira Errusia eta Finlandian eta bertan hondatu zen natura berreskuratzeak urte asko eman zituen. Gaur egun, oraindik, sutearen kalteak ikus daitezke inguruko soilguneetan.

1967. urtean, Kemira GrowHow enpresak kudeatu eta ongarritzeko erabiltzen den fosforo kantitate ugari duen fosfatoa industeko meatze bat ireki zen. Nahiz eta, gaur egun, biztanle gehienek elur oreinen zaintzan, basogintzan eta zerbitzu sektorean lan egiten duten.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerritik errepide bidez baino ezin daiteke mugi; izan ere, VR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea ez da bertara iristen Kemijärvi eta Salla udalerrietan baititu azken geltokiak; gainera, aireporturik ere ez dago, hurbilena Sodankyläkoa da [7].

elur motor safaria, udako txirrindularitza, husky txakurrek gidatutako lera safaria, Kemijoki ibaiko arrantza, eremu babestuetako ibiltaritza eta piraguismoa bezalako ekintzak praktikatu daitezke bertako azpiegiturei esker.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Savukoskiko herrixkak»

Finlandiako Dukerri Handiak sortu zuen udalerria 1916. urtean, gaur egun, Savukoski osatzen duten herrixkak batu zituenean. Gaur egun, biztanleriaren ehuneko gehiena hegoaldean bizi da, Kemijoki ibaiak zeharkatzen duen Savukoski kirkonkylä delako herrixkan. Hala ere, udalerrian zehar herrixka gehiago daude.

Hauek dira garrantzitsuenak:

100 biztanle baino gehiago dauzkaten herrixkak beltzez.

Hiri Senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak bi herri senidetu dauzka:

Udala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savukoskiko eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.

Savukoskiko Udalbatza [8]
Alderdia Eserlekuak +/- Ehunekoa Savukoskiko udalbatza
-- Zentroko Alderdia 9 Green Arrow Up Darker.svg 1 % 49,8
-- Koalizio Nazionala 4 Red Arrow Down.svg 3 % 24,4
-- Ezker Elkartasuna 3 Green Arrow Up Darker.svg 2 % 15,5
-- Benetako Finlandiarrak 1 Straight Line Steady.svg 0 % 10,3

Lappiko gainontzeko udalerrietan bezala, Finlandiako Zentroko Alderdia suertatu zen garaile zortzi zinegotzirekin. Bigarren indarra, igoera ikusgarriarekin, Alderdi Nazionala izan zen zazpi eserlekurekin. Azkenik, Ezker Elkartasuna eta Benetako Finlandiarrak alderdi ultranazionalista izan ziren ordezkari banarekin.

Hurrengo hauteskundeak, 2012. urtean ospatuko dira, herrialdeko gainontzeko udalerrietan bezala.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, samiak ziren udalerri honetako etnia nagusi; hala ere, industrializazioaren, kristautzearen eta finlandiar etorkinen ondorioz, samiek iparraldera migratu behar izan zuten, Enontekiö, Inari eta Utsjoki udalerrietara batez ere. Gaur egun, samiak biztanleria osoaren % 1 baino ez dira. Hizkuntza nagusi eta ofizial bakarra finlandiera da; izan ere, % 99,6 biztanleren lehen hizkuntza da.

Biztanleriaren bilakaera [9]
1970 1975 1980 1985 1990 1995 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010 Orain
2.183 1.961 1.931 1.881 1.774 1.660 1.543 1.472 1.415 1.329 1.226 1.216 1.178 1.179

Estatistiken arabera, hamalau urteko beheko biztanleria %11,7 a da, eta hirurogeita bost urteko gorakoak aldiz, %23,4a.

Samitarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Samitar»

Udalerriko iparralde zatia, samien lurraldearen barnean dago, Sápmi deituriko lurraldean; hala ere, biztanleriaren % 1 baino ez da etnia horretakoa, eta bakarrik % 0,1ek hitz egiten du samieraz lehen hizkuntza gisa (tokiko dialektoa den ipar samieraz, zehazki). Lappi lurralde osoan bezala, bertan bizi diren samiek legeen eta eskubide berezien babesa dute euren hizkuntza eta kultura gal ez dadin, baina samieraz ikasi nahi badute Enontekiö, Inari edo Sodankylä udalerrietako eskoletara joan behar izaten dute; izan ere, samiera ez da udalerriko hizkuntza ofiziala.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen hezkuntzako eskola eta Insitutu bana dago Savukoski kirkonkylä herrixkan.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savukoskiko armarria

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Savukoskiko armarria»

Armarria Heikki Paaer artistaren lana da eta udalbatzak Savukoskiko ikur nagusitzat hartu zuen 1956. urteko abenduaren 14an (Barne Ministerioak hurrengo urteko apirilaren 17an onartu zuen). Bertan agertzen diren irudiekin, egileak udalerria antzinako kultura eta bizimoduarekin lotu nahi izan zuen; zelai beltzaren aurrean, urrezko zutikako sami biltegi tradizionala dago, sustraiak dituen enborrak lurretik goratzen duena. Biltegi hauek, hain zuzen ere, samiek tresnak eta bizi hornigaiak gordetzeko erabiltzen zituzten eraikinak ziren, lurzorutik egurrezko zutabeen bidez altxatzen zituztenak. Hala, sustraiak diruditen zutabeek, eta, oro har, armarriaren sinbolismoak udalerria eta antzinako kulturaren arteko zubia egiten du, alegia, egungo savukoskiarren eta jatorrizko sami biztanleen arteko lotura. Azkenik, aipatzekoa da Savukoskiko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nagusiak dira, eskualdeko zerua negualdean irudikatzen dutenak [10].

Ospakizun bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko egun berezienak, Savukoski Eguna den uztailaren 12a eta Korva mendixkan emakumeentzako antolatzen den Triathlon txapeleketaren eguna (abuztuaren 2a) dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967. urtean, Kemira GrowHow enpresak kudeatu eta ongarritzeko erabiltzen den fosforo kantitate ugari duen fosfatoa industeko meatze bat ireki zen. Hala ere, gaur egun, biztanle gehienek elur oreinen zaintzan, basogintzan eta zerbitzu sektorean lan egiten duten. Izan ere, eremu babestuek erakartzen duten turismoak eragina handitu du azken urteotan eta Urho Kekkonen Parke Nazionala eta Tuntsa Eremu Basatiko basoak berreskuratzeari esker [11].

Elur orein zaintzak diru-sarreren ehuneko garrantzitsuena du, hala nola, hamar elur orein baitaude biztanle bakoitzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi txontak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]