Soinuaren hedapena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Soinuaren irudikapena.

Soinua, gorputz baten bibrazio-higiduragatik sortu eta ingurune fisiko batean uhin elastiko gisa hedatzen da. Gizakiarentzat entzungarria den soinua, bere entzumen-organoek aireko presioaren oszilazioak aditu eta ondoren garunak hautematen dituen soinu-uhinak sortzean datza. Soinuaren hedapenak, fluidoetan, presioaren gorabeheren forma hartzen du. Gorputz solidoetan, soinuaren hedapenak ingurunearen tentsio-egoeran aldaketak dakartza. Soinuaren hedapenak materia-garraio gabeko energia-garraioa dakar, materia solido, likido edo gaseosoan zehar hedatzen diren uhin mekaniko gisa. Bibrazioak soinuaren hedapenaren norabide berean gertatzen direnez, jatorri-puntutik lerro zuzenean transmititzen den luzetarako uhina da.

Soinuaren hedapenean eragina duten gertakari fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transmisioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinuaren transmisio-abiadura ingurunearen elastikotasunaren menpekoa da gehienbat, hau da, hasierako egoera berreskuratzeko ahalmenaren araberakoa. Altzairua, plastilinarekin alderatuz, oso ingurune elastikoa da. Eragina duten beste faktore batzuk tenperatura eta dentsitatea dira.

Absortzioa edo xurgatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinuak material bat erasotzen duenean, material baten soinuaren xurgatze- gaitasuna, material horrek absorbaturiko energia eta islatutako energiaren arteko erlazioa da. Bere baloreak 0 (energia guztia islatzen da) eta 1 (energia guztia xurgatzen da) artekoak izaten dira.

Islapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhin bat soinuarekiko xurgatzailea ez den edo partzialki xurgatzailea den material batean islatzeko fenomenoa da. Oihartzuna, soinua konstante batekin aldatzen denean gertatzen da; honen ondorioz, ingurune dentsoago batean islatzen den eta pertsona baten belarrira soinu-iturritik zuzenean datorren soinua baino 0,1 s edo gehiagoko atzerapenarekin iristen den soinu bat sortzen da.

Errefrakzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinua ingurune batetik beste batera pasatzean, errefrakzioa gertatzen da. Uhinaren desbideratzea inguruneko hedatze-azkartasunarekin erlazionatzen da. Soinua aire beroan azkarrago hedatzen da aire hotzean baino.

Difrakzioa edo sakabanatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinuak bere hedapenean oztoporen bat aurkitzen badu, oztopoaren ertzean difrakzio- fenomenoa gertatzen da, soinuaren zati txiki batek norabide-aldaketa jasaten du, eta ondorioz, hedatzen jarrai dezake.

Difusioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islapena gertatzen den gainazalean zimurtasunak badaude, islatutako uhinak ez du norabide bakarra jarraitzen soilik, eta uhin anizkoitzetan banatzen da.

Soinuaren abiadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu-uhinaren hedapen-abiadura (soinuaren abiadura), hedapen hau transmititzen den ingurunearen ezaugarrien araberakoa da: presioa, tenperatura, dentsitatea, hezetasuna. Orokorrean, soinuaren abiadura handiagoa izaten da solidoetan likidoetan baino, eta likidoetan gasetan baino; besteak beste, partikulen dentsitatearen arabera, hauek zenbat eta gertuagoa egon, orduan eta energia-trukatze handiagoa onartzen delako.

  • Soinuak airean duen abiadura (20 °C-ko tenperaturan) 343 m/s-koa da. Newtonek sorturiko eta ondoren Laplacek aldaturiko ekuazioa, tenperaturaren aldakortasuna kontutan izanik soinuak airean duen abiadura lortzea ahalbidetzen duena, ondorengoa da: v=331+(0,6 x Tenperatura).
  • Uretan (35 °C-an) 1493 m/s-koa da (22 °C-an), 1500 m/s-koa.
  • Egurrean 3900 m/s-koa.
  • Hormigoian 4000 m/s-koa.
  • Altzairuan 6100 m/s-koa.
  • Aluminioan 5100 m/s-koa.
  • Beiran 5200 m/s-koa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]