Soinujolearen semea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Soinujolearen semea
Datuak
Egilea Bernardo Atxaga
Argitaratze-data 2003
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Soinujolearen semea
Argitaratzailea Pamiela
Herrialdea Euskal Herria
ISBN 84-7681-384-3

Soinujolearen semea Bernardo Atxagak idatzitako eleberria da, 2003an argitaratutakoa. Joseba eta David lagunen gorabeherak kontatzen ditu, 1930eko hamarkadatik XXI. mendera arte, Euskal Herriko gatazkaren giroan. Nostalgia, laguntasuna eta oroimena lantzen ditu egileak.

Egileak adierazi zuenez, eleberriak ziklo bat itxi zuen, Obabako mundu imaginarioa gainditu eta atzean uzteko asmoz. Horrela, idazlanak ordura arte landutako gaiak biltzen zituen. Aldaketaren froga moduan, Bernardo Atxaga ezizena bertan behera utzi eta bere benetako izenaz -Jose Irazu- sinatuko zuela iragarri zuen egileak. Hala ere, geroko lan guztietan betiko ezizena erabili zuen.

Echevarría auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Echevarría afera Ignacio Echevarría literatura kritikoak Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriari buruz 2004ko irailean El País egunkarian kritika gogorra egin ondoren sortutako polemika da, zeinaren ondorioz kritikoa El País egunkaritik kaleratua izan ondoren, beste polemika bat sortu zen. Aferak zentsurari eta literatura kritikaren zereginari buruzko eztabaida ugari sorrarazi zituen Espainiako giro intelektualean.


Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010 - The accordionist's son. Ingelesera. Margaret Jull Costa (itz.).[1]
  • 2009 - Dragspelarens son, suediera. Ulla Roseen (itz.) Enskede : TPB, 2009.[2]
  • 2009 – Soinujolearen semea bulgarieraz. Maria Pachkova(itz.) [3]
  • 2007 - Le fils de l'accordéoniste frantsesera : C. Bourgois, 2007 [4]
  • 2007 - Harmonikaspillerens søn. Danesera [Kbh.] : Samleren, 20070[5]
  • 2007 - Il libro di mio fratello. Italiera. Torino Einaudi ,2007[6]
  • 2006 - Der Sohn des Akkordeonspielers : Roman, alemaniera Matthias Strobel (itz.) Insel-Verl., 2006[7]
  • 2006 - Syn akkordeonista Errusiera. Eleny Zernova (itz.) Sankt-Peterburg : Izdatelbskii Dom "Azbuka-klassika", 2006[8]
  • 2004 - Ramón Nicolás Rodríguez galiziera (itz. ) Xerais, 2004 [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]