Soldataren genero arrakala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genero arrakala herrialdez herrialde

Soldataren genero arrakala lan egiten duten gizon eta emakumeentzako ordainsarien arteko batez besteko aldea da. Gehienetan emakumeak gizonak baino gutxiago ordaintzen dira. Bi aldagai ezberdin daude soldata-arrakalari dagokionez: doitu gabeko eta doitutako soldata arrakala. Azken honek lan egindako orduetan, aukeratutako zereginetan, heziketan eta lan-esperientzian dauden desberdintasunak hartzen ditu kontuan. Desberdintasun horren arrazoiak faktore juridiko, sozial eta ekonomikoekin lotuta daude. Horien artean daude seme-alabak izatea (amatasuna zigortzea aitatasun-hobariaren aurrean), guraso-baimena, genero-diskriminazioa eta genero-arauak. Gainera, gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakalaren ondorioak banakoen bidegabekerietatik haratago doaz, eta horrek esan nahi du ekoizpen ekonomikoa murriztu egiten dela, pentsio txikiagoak jasotzen direla emakumeentzat eta ikasteko aukera gutxiago ematen direla.

Genero soldata arrakala kalkulatzeko orduan, aukeratutako laginean lan egiten duten gizon eta emakume guztien ordainsarien batez besteko aldea erabiltzen da. Oro har, emakumeen eta gizonen arteko orduko edo urteko batez besteko diru-sarrera gordinen arteko aldea,  gizonen diru-sarrera gordinen portzentaje gisa adierazten da.

Soldata arrakalaren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arrazoi daude soldata arrakala azaltzen dutenak. Soldataren genero arrakala sortzearen aktibitate ekonomikoari, lan denborari eta antzinatasunari daude erlazionatuak. Genero faktore ezberdinak, hala nola, genero arteko kalifikazioen diferentziak edo soldataren estrukturak, soldata arrakalaren faktore nagusi batzuk dira.

Adibidez, emakumeak jasotzen duten amatasun zigorra da soldata arrakalaren arrazoi nagusienetako bat. Ama izaterakoan,[1] [2] hainbat datuk jasotzen dute emakumeak gizonak baino % 3 baino gutxiago irabazten dutela, eta seme-alaba izaten dituzten emakumeek gizonek baino % 15 gutxiago irabazten dutela.[3]

Emakumeek modu desberdinean pairatzen dute soldataren genero arrakala, beren soldatek bezala. Emakumeek beste emakume batek baino gehiago edo gutxiago irabaziko dute beren arraza eta/edo jatorri etnikoagatik. Ekonomia Batzorde Bateratuaren arabera, koloretako emakumeak zuriak baino desabantaila handiagoan daude; izan ere, litekeena da "ordu gutxiago eskaintzen dituzten lanak izatea, eta litekeena da lanaldi partzialean nahi gabe lan egitea". Hala ere, "arraza eta etnia talde bakoitzeko emakumeek talde bereko gizonek baino gutxiago irabazten dute". Era berean, garrantzitsua da adieraztea arraza jakin bateko emakumeak arrazen artekoak baino antzekoagoak direla kopuruz. Adibidez, emakume beltz batek gizon beltz batek irabazten duenaren % 90 inguru irabazten du, baina emakume beltz batek gizon zuri batek irabazten duenaren % 68 baino ez du irabazten.

Emakumeek egindako lanaren balorazio sozial eta ekonomiko txikiagoa. Balorazio apalago hori kualifikazio txikiko lanbide-kategorietan gertatzen da neurri handiagoan (zerbitzuen sektorearen barruan, soldata baxuenak dituzten okupazioak zerbitzuetan kualifikatu gabeko langileek, jatetxeetako eta merkataritzako zerbitzuetako langileek eta osasun- eta zaintza-zerbitzuetako langileek betetzen dituzte, batez ere emakumeek). Gainera, ez da gauza bera kobratzen balio bereko lanagatik, erabilitako balorazio-irizpideengatik eta hortik eratorritako soldata-osagarriengatik.[4]

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala 5.914 eurokoa izan zen 2022an, % 17,90 txikiagoa euskal emakume langileentzat, eta % 19,46koa 2021ean. Aldiz, jarduera-tasan genero-aldea gehien hazi den erkidegoen artean dago Euskadi, 1,72 puntu gehiago, 2021eko 7,64tik iazko % 9,36ra igaro baita.[5]

Horrela, gizonek 33.040,10 euro jasotzen dituzte urtean Euskadin, eta emakumeek, berriz, 27.125,90 euro. Bestalde, soldata-arrakala horren  batez bestekoa Espainian EAEn baino handiagoa da, % 18,72koa baita.

Euskadiri dagokionez, guztira 657 berdintasun-plan daude erregistratuta, eta 50 langile baino gehiago dituzten enpresetan eta, beraz, Berdintasun Plan bat izatera behartuta dauden enpresen artean 1.421 dira, eta, beraz, «horien % 46k betetzen dute araudia».

Ildo horretan, 2021. urtean 290 plan baino ez zeuden beraz esan daiteke aurrera pausu handi bat eman dela arlo horretan.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoaren soldata arrakala politika publikoen aldetik arazo larri bat izan daiteke garatutako eta, batez ere, garatzen ari diren herrialdeetan bertako produktibitate ekonomikoa geldiarazten dutelako eta bertan emakumeek probabilitate handiagoa izango dutela gizonezkoek baino administrazio sozialen laguntzen beharra izateko adierazten du, batez ere zahartzarora heltzen direnean. Hala ere, esan beharra dago azken urteetan aldaketa asko egon direla eta egoera hobea dagoela gaur egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. DENIS LEYTHIENNE, PIOTR RONKOWSKI. (2018). A decomposition of the unadjusted gender pay gap using Structure of Earnings Survey data. .
  2. Strader, Eiko. (2013). EQUIDAD SALARIAL DE GÉNERO EN LOS PAÍSES AVANZADOS: EL PAPEL DE LA PADRES Y LAS POLÍTICAS. .
  3. Maloney, Carolyn B.. (2016). Desigualdad salarial de género: consecuencias para las mujeres, las familias y la economía. .
  4. LA BRECHA SALARIAL EN LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI. .
  5. (Gaztelaniaz) Irratia, Radio Popular-Herri. (2023-03-06). «La brecha salarial de género se situó en 2022 en Euskadi en 5.914 euros» Radio Popular de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]