Diru sarrera

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau ekonomiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irabazi (argipena)».

Mikroekonomian, irabazia, irabazkina edo diru-sarrera erakunde batek epe jakin batean lortzen duen kontsumo edo aurrezki-aukera da. Normalean, dirutan adierazten da.[1][2][3]

Etxebizitza eta gizabanakoentzat, diru-sarrerak aldi jakin batean jasotako edozein soldata, onura, interesen ordainketa, alokairua edo bestelako diru-sarrera dira (diru-sarrera gordina ere esaten zaie). Hortik abiatuta, diru-sarrera garbien kontzeptua azaltzen da, diru-sarrera gordinei zergak eta bestelako kenkariak (adibidez, pentsioetarako nahitaezko kontribuzioak) kenduz lortzen dena. Oro har, diru-sarrera garbiak errentaren gaineko zergaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarria dira.

Ekonomia publikoaren esparruan, kontzeptuak diru-kontsumoa ere barne hartzen du, eta hori erabiliko da guztizko sarreraren ordezko gisa.

Enpresen kasuan, diru-sarrera gordinak saldutako ondasunen prezioa dira. Era berean, diru-sarrera garbiak honako kalkulua eginez lortzen dira:

Diru-sarrera garbiak = Diru-sarrera gordinak – (saldutako ondasunen kostua + gastuak + balio-galerak + interesak + zergak).[3]

Definizio ekonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomian, pertsona batek edo nazio batek metatutako itzulkina da "diru-sarrera faktoriala", "ekoizpen-faktoreetatik" eratortzen dena eta errenta, lanak sortutako soldatak, kapitalaren interesa eta enpresa ekintzaileen irabaziak barne hartzen dituena.[4]

Kontsumitzaileen teorian, diru-sarrera "aurrekontu-murrizketa” izendatzeko erabiltzen den beste termino bat da; hau da, hainbat ondasunen kopuruan eta prezioan gastatu behar den zenbatekoa. Hurrengoa da horretarako oinarrizko ekuazioa, non x eta y ondasunen kopurua diren eta Px eta Py ondasun horien prezioa:

Eskari eta eskaintzaren legea adierazten duen grafika.


Ekuazio honek bi gauza adierazten ditu. Alde batetik, x ondasunaren unitate bat gehiago erosteak Y ondasunaren unitate gutxiago erostea suposatuko du. Beste alde batetik, x ondasunaren prezioa jeisten bada y ondasunaren kopuru eta prezio finkoekiko, prezioa jaistea erlatiboa dela ikusten da. Izan ere, eskari eta eskaintzaren lege orokorrak dioenez, X ondasunetik eskatutako kopurua handiagoa izango da prezioa txikiagoa den heinean. Ekuazio hau bi ondasun baino gehiagorekin erabili ahal izateko prestatua dago.

Ekuazioa periodo bat baino gehiagorako erabiltzerakoan, diru-sarrera orokorren hazkundea edo murrizketa ekar ditzake. Adibidez, gerta daiteke banako batek errentagarriagoak diren erabakiak hartuz diru-sarrera kopuru handiago bat lortzea, edo alderantziz.

Diru-sarreren hazkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Per-capita errentaren zenbatekoa era orokorrean hazi da herrialde guztietan. Diru-sarrera handiagoak izatearen arrazoien artean hezkuntza-maila hobetzea, globalizazioa, egoera politiko onuragarria, askatasun ekonomikoa eta bakea daude.[5] Beraz, garapen handiagoa duten herrialdeetan handiagoak izaten dira diru-sarrerak.[6]

Diru-sarreretan ezberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diru-sarreren ezberdintasunak diru-sarrera hauek modu desorekatu batean banatuak egoteari egiten dio erreferentzia. Desoreka hauek hainbat neurriren bitartez neur daitezke, baina, erabilienak Gini indizea eta Lorenz-en kurba dira.

Honekin erlazionaturik, hainbat ekonomialariren ustez, ezinbestekoa da diru-sarreren arteko ezberdintasunak egotea ekonomiaren funtzionamendurako; dena den, desoreka handiegi batek bidezkoa eta errentagarria ez den egoera sozioekonomiko batera eramango du ekonomia.[3] Honakoa saihesteko, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako 10. Helburua-n lan egiten du. [7]

Kontabilitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko kontabilitate arauen batzordeak, honako definizioa ematen die diru-sarrerei: "Diru-sarrerak kontabilitatean emandako mozkin ekonomikoen hazkundea dira. Haien artean kapital gehikuntzak eragiten dituzten aktiboen sarrera edo hobekuntzak, pasiboen murrizketak edo kapitalaren partaideen ekarpenak daude".

John Hicks-en definizioen arabera, diru-sarrera "denboraldi batean gehienez ere gastatu daitekeen zenbatekoa da, etorkizuneko diru-sarreren kapitalaren balioa (dirutan) bere horretan jarraitzea espero bada".[8]

Terminologiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, John Hicks-ek “I” hizkia erabili zuen diru-sarrerei erreferentzia egiteko. Ondoren, 1937.urtean, hainbat froga egin eta gero, Keynes-ek “Y” erabiltzea erabaki zuen. Terminologia horrek gaur egunera arte dirau.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Figura 4.5 Distribución de la carga del impuesto general sobre las ventas como una proporción de gastos de consumo por decil de ingresos» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  2. «Gráfica 4.13. Tipos impositivos medios del impuesto individual sobre la renta por tramos de ingresos (En la relación con la mediana nacional de las rentas del trabajo)» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  3. a b c Levine Leiter, Elaine. (2013-01-22). «La Crisis del Estado del Bienestar. Varios autores» Problemas del Desarrollo. Revista Latinoamericana de Economía 20 (77) doi:10.22201/iiec.20078951e.1989.77.35320. ISSN 2007-8951. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  4. Carmona Muñoz, Diana Milena; Vera Leyton, Marcos. (2017). «Evaluación de los factores de riesgo en los activos de renta variable que conforman el índice S&P MILA 40: aplicación del modelo de tres factores de Fama y French en el periodo 2009-2013» Revista Finanzas y Política Económica: 301–317. doi:10.14718/revfinanzpolitecon.2017.9.2.5. ISSN 2248-6046. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  5. Shankar, P. Ravi. (2015-06-10). «Gapminder: Understanding Health through Interactive Statistics» Education in Medicine Journal 7 (2) doi:10.5959/eimj.v7i2.342. ISSN 2180-1932. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  6. «Lista de los Objetivos de Desarrollo del Milenio y de las metas e indicadores del Objetivo 8» Grupo de Tareas Sobre el Desfase en el Logro de los Objetivos de Desarrollo del Milenio Informe de 2013 (UN): 9–10. 2013-12-31 (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  7. «Lista de los Objetivos de Desarrollo del Milenio y de las metas e indicadores del Objetivo 8» Grupo de Tareas Sobre el Desfase en el Logro de los Objetivos de Desarrollo del Milenio Informe de 2013 (UN): 9–10. 2013-12-31 (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  8. Carmona García, Manuel. (2017-11-20). «El objeto en el marco de la vida» Cuaderno de Notas (18): 186. doi:10.20868/cn.2017.3607. ISSN 1138-1590. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]