Solita Apaolaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Solita Apaolaza
Bizitza
JaiotzaZegama, 1929
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZegama2021eko urtarrilaren 28a (91/92 urte)
Jarduerak
Jardueraksendalaria eta Etnobotanika

Solita Apaolaza Garcia, ofizialki Maria Soledad Apaolaza Garcia, (Zegama, Gipuzkoa, 1929 - Ib. 2021eko urtarrilaren 28a) sendalari edo petrikilo ezaguna izan zen.

Bere burua sendalaritzat zuen eta belarrak bildu eta kataplasmak eta ukenduak egiten zituen arbasoengandik jasotako metodoak jarraituz modu tradizionalean. Sendabelarren inguruko jakintza zela eta, hainbat komunikabidetan azaldu izan zen, ezagun egin zelarik. Euskal Herritik kanpo ere, ezaguna izan zen, eta Alemania eta Txinako bezeroak izatera ere iritsi zen[1][2].

1960ko hamarkadan hasi zen bezeroak jasotzen, eta azaleko gaitzak, ile arazoak, erredura eta zauriak tratatzen espezializatu zen.

2017 urtean, bezero bati erreakzio alergikoa eragin zion ukendu bat saldu ziolako, salaketa jaso zuen. Salaketa honen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 27.000 euroko isuna ezarri zion Apaolazari[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2017-05-26). «Una curandera de 88 años que hacía “cremas secretas”, multada con 27.000 euros» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  2. Goierritarra 111. zenbakia. (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  3. Lartzanguren, Edu. «Aho biko belarrak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).