Solmaz Daryani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Solmaz Daryani

Bizitza
JaiotzaIran, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Iran
Jarduerak
Jarduerakfotokazetaria

solmazdaryani.com
IMDB: nm9888482 Twitter: solmazdaryani Instagram: solmazdaryani Edit the value on Wikidata

Solmaz Daryani (Iran, 1989) argazkilari dokumentalgile irandarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solmaz Daryanik informatika ikasi zuen Azad Unibertsitatean, eskolan software ingeniaritzako arte-batxilergoa atera eta gero. 2012an hasi zen argazkilaritzara hurbiltzen, Interneten bidez ikasi zuen argazkilaritza: autodidakta da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014az geroztik Solmaz Daryanik Urmia aintzirako hondamendi ekologikoa dokumentatu zuen, izan ere eskualde hartakoa da jatorriz. Ekialde Hurbileko ingurumen-hondamendirik tamalgarrienetako bat izan zen, eta bere lehen liburuan argitaratu zuen, 2021ean: The Eyes of Earth (2021, FotoEvidence Foundation).

2019ko udazkenean, Alexandra Boulat Beka jaso zuen DMJX-n ikasketak egiteko, VII Photo Agentziaren kide eta sortzailekide zen argazkilari frantses sarituaren oroimenez emandako saria. 2017an, Magnum Fundazioaren Beka jaso zuen On Religion (Erlijioari buruz) izeneko deialdi baterako. Abian duen The Eyes of Earth proiektuarekin IdeasTap eta Magnum Photos, PhotogrVphy Grant eta FotoEvidence Book Award sariak irabazi ditu.

Women Photograph eta DiversifyPhoto-ko kidea da. Bere lanaren bitartez, pertsonen eta haien ingurunearen arteko lotura aztertzen du narrazio pertsonalekin, kokapenak, pertsonaiak eta eszenak identifikatuz. Solmaz Daryanik epe luzeko proiektuetan lan egiten du normalean. Bere karrera hasi zenetik, istorioak kontatzen lan egin du epe luzeagoko serieak sortuz, denborak jendeari eta ingurumenari nola eragiten dion ulertzeko. Bere iraupen luzeko argazki proiektuen artean, The Eyes of Earth (2014tik) eta In Deserts of Wetland (2018tik). 2017an, Focus Iran film dokumental frantsesean aurkeztu zuen bost argazkilari iraniarri buruz, arauei aurre egiten dion sorkuntza baten bizitasunaren lekuko.

Daryanik nazioartean lan egin du, uraren krisiaaren, klima-aldaketaren eta Iran, Afganistan, Turkia eta Erresuma Batuko dokumental sozialen istorioen berri emanez. Bere lana nazioarteko aldizkari eta egunkarietan argitaratu da, hala nola The New York Times, Der Spiegel, National Geographic, Atlas Obscura, Foreign Policy Magazine, L'OBS Magazine, Le Monde hors serie, Polka Magazine, The American Scholar Magazine eta beste argitalpen batzuk.

Nathalie Masduraudek eta Valérie Urreak bere erretratua egin zuten Focus Iran, l'audace au premier plan dokumentalean, 2017an.[2][3] Urte hartan bertan, aurkeztu zen Daryaniren lana Frantzian, Arlesen, hain zuzen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • IdeasTap Photographic Award, The Eyes of Earth lanarengatik, 2015

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]