Sondershausen
Itxura
| Sondershausen | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| mining community (en) | |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatu burujabe | |||||||||||
| Alemaniako estatua | |||||||||||
| Rural district of Thuringia | Kyffhäuserkreis | ||||||||||
| Alkatea | Steffen Grimm (en) | ||||||||||
| Posta kodea | 99706 | ||||||||||
| Udalerri kodea | 16065067 | ||||||||||
| Geografia | |||||||||||
| Koordenatuak | 51°22′00″N 10°52′00″E / 51.3667°N 10.8667°E | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 201,21 km² | ||||||||||
| Altitudea | 208 m eta 185 m | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 21.183 (2023ko abenduaren 31) | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 105 bizt/km² | ||||||||||
| Informazio gehigarria | |||||||||||
| Telefono aurrizkia | 03632 | ||||||||||
| Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
| Hiri senidetuak | Rolla, Pecquencourt eta Kazlų Rūda (en) | ||||||||||
| sondershausen.de | |||||||||||
Sondershausen Alemaniako herri bat da, Turingia estatuan eta Kyffhäuserkreis barrutian dagoena, Harz mendietatik gertu. Gainera, aipaturiko barrutiko hiriburua ere bada. Erfurtetik 50 kilometro iparraldera dago, gutxi gora-behera.
1918 arte, Schwarzburg-Sondershausen printzerriko zati izan zen.
Toki ikusgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sondershauseneko gazteluak, antigoaleko gauzen eta historia naturalaren bildumak gordetzen ditu. Pizkunde garaian jauregi bihurtua, beranduago forma barrokoekin zabaldua izan zen, 1764-1771 urte bitartean. Balio berezikoak dira "Egongela urdina" eta lorategiak.
- Printzeen Jauregi zaharra, 1721 eta 1725 bitartean eraikia, printzeentzako bizilekua izan zen 1835etik 1851 arte. Gaur egun, Kyffhäuserkreiseko Barruti administrazioaren bulegoa dago bertan.
- Trinitatiskirche barrokoa (Hirutasunaren Eliza) sinesmen ebanjelikokoa eta Printzeen mausoleoa, 1892an eraikiak.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
