Sonia San Jose

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonia San Jose
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Enplegatzailea(k)Gipuzkoako Foru Aldundia
Gordailua

Inguma: sonia-san-jose-santamarta

Sonia San José Santamarta (Donostia, 1972) gipuzkoar arkeologoa da. Bere ikerketa lanak Euskal Herriko protohistoriaren ezagutzan sakondu dute. Oiartzungo Boluntxoko eta Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen Muñoaundiko Burdin Aroko herri harresituaren indusketak zuzendu ditu. Gaur egun, Gipuzkoako kultur ondare higigarriaren zentroa den Gordailuko arkeologoa da.

Aranzadiko ikertzailea izan da 90eko urteen amaieraz geroztik eta, “presako edo kudeaketako” arkeologiaren testuinguruan, arkeologia-lan ugaritan parte hartu edo zuzendu ditu. Bere ikertze-jarduerak Gipuzkoako Burdin Aroari erreparatzen dio bereziki, nahiz eta beste garai batzuk ere ikertu ditu, hala nola paleolitoa, Prailehaitzeko arkeologo taldekidea izan baita, besteak beste.

Xabier Peñalverrekin batera, Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan bi liburua argitaratu ditu. Egun, indusketak egiten ditu Gipuzkoako Burdin Aroko aztarnategiak aurkitzeko[1].

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak eta monografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peñalver Iribarren, Xabier eta San José Santamarta, Sonia (2003). Burdin Aroko herri harresituak Gipuzkoan. Bertan bilduma. Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia. ISBN: 84-7907-422-1
  • Peñalver Iribarren, Xabier eta San José Santamarta, Sonia (2011). Burdin Aroa Gipuzkoan = La Edad del Hierro en Gipuzkoa. arkeologia 0.3. Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia. ISBN: 978-84-79807-668-9.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aranzadi. «Sonia San Jose Santamarta» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]