Sosifanes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sosifanes
Bizitza
JaiotzaAntzinako Sirakusa, K.a. IV. mendea
HeriotzaAtenas, K.a. III. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, idazlea eta tragedy writer (en) Itzuli
MugimenduaAlexandriako Pleiadea

Sosifanes (Σωσιϕάνης, latinez Sosiphanes, Sirakusa, K. a. 357Atenas, K. a. 313) Antzinako Greziako poeta eta antzerkigilea izan zen. Alexandriako Pleiadearen partaidea izan zen, horien arteko zaharrena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso albiste nahasiak daude garai helenistikoaren poeta honetaz. Hefestionek aipatu zuen eta, X. mendeko Suda, Bizantzioko entziklopedia historikoaren arabera, Sosiklesen semea, Sirakusan jaioa eta Atenasen Filipo II.a Mazedoniakoaren eta Alexandro Handiaren erregealditan bizi izandakoa zen. Ikerlari batzuen arabera, beste bi Sosiphanes izan ziren ere bai, bat lerro hauen protagonistaren denbora gutxi pasa ondoren. Sosifanese heritoz data Parosko Kronika jaso zen. Alexandriako Pleiadearen zerrenda batzuetan bere izena Eantidesenarekin ordezkatua izan da.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sudaren arabera Sosifanes hirurogeita hiru tragedien egilea eta hiru lehikatetan garailea izango zen.[1] Dena dela, bere lan gehienak galdu dira: gure eskuetara zati batzuk eta izenburu bat (Μελέαγρος / Meleagro) besterik ez dira heldu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. August Immanuel Bekker (ar.), Suidae Lexicon: ex recoginitione Immanuelis Bekkeri, II.liburuki, Berolini, Typis et impensis G. Reimeri, 1854, 1003 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]